Astelehena, ekainak 10

18:00

Gorlizko euskara sustatzeko mahai-inguru partekatua egingo dute ekainaren 10ean

Gorlizko udaletxea, Gorliz | Berbaldiak eta mahainguruak

Ekainaren 10ean, hurrengo astelehenean, Gorlizko euskara mahaia osatuko dute herriko eragileakaz euskararen sustapenerako eztabaida partekaturako gune bat sortzeko asmoz. Parte-hartzea irekia izango da eta Gorlizko udaletxeko aretoan egingo dute, arrastiko 18:00etan. Hala, herritarrak euskararen aldeko hausnarketa kolektibo batean murgilduko dira.

Gorlizko euskara sustatzeko mahai-inguru partekatua egingo dute ekainaren 10ean Gorlizko udaletxea

Ekainaren 10ean, hurrengo astelehenean, Gorlizko euskara mahaia osatuko dute herriko eragileakaz euskararen sustapenerako eztabaida partekaturako gune bat sortzeko asmoz. Parte-hartzea irekia izango da eta Gorlizko udaletxeko aretoan egingo dute, arrastiko 18:00etan. Hala, herritarrak euskararen aldeko hausnarketa kolektibo batean murgilduko dira.

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

18:30
18:30

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean

Udalerriko puntu ezberdinetan, Getxo | Irteerak eta txangoak

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean Udalerriko puntu ezberdinetan

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

19:00
19:00

Erandioko Musikaren Hilabetea

Erandio | Musika

Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.

12:00
13:00

Fanoko jaiak

Erandio | Jaiak

Erandiogoikoako Gorpuzti jaiek emango diote jaien segidari Erandion, eta hurrengo aste-akabuan ospatuko dituzte Fano auzoko festak, ekainaren 8, 9 eta 11n. Egun horietarako hainbat ekintza prestatu dituzte, hala nola umeentzako jolasak, bakarrizketa, taberna ibiltaria, kalejira edo kontzertuak. 

Agenda herriak

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»