Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak uda aurreko azken ibilaldia prestatu du domeka honetarako, hilaren 16rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, eta Urbina (698m) eta Cruz Chiquita (670 m) mendiak egingo dituzte. Gero, eguraldi ona aprobetxatzeko asmoz, Landako hondartzara joango dira egun pasa.
Bizkaiko Foru Aldundiak Areetako hondartza hautatu du Igeribideak programaren barruan parte hartzeko. Programaren helburua da aisialdiko igeriketa osasungarria sustatzea Bizkaiko kostaldeko hondartzetan, modu seguruan eta autonomoan. Horrela, Getxo izango da itsasoan igeri egiteko bi hondartza egokitu dituen Bizkaiko herri bakarra; izan ere, Ereaga Igeribideak ekimenean iaztik, udan ekimen hau martxan jarri zenetik, sartuta baitago. Hala, ekainaren 16an, domeka honetan masterclass bat egingo dute Areetako hondartzan, 10:00etatik 12:00etara.
Domeka honetan, Urdulizko Dantzaldia ospatuko dute herriko Iratxo Gorria taldeak gonbidatutako hainbat dantza talderen partaidetzagaz. 11:30ean kalejira egingo dute, 12:00etan ekitaldi nagusia izango da Elexalde Kalean eta 16:30ean erromeria egingo dute. Gainera, eguerditik hasita, taloa eta umeentzako jolasak egongo dira, Urdulizko Metroko plazan. Beraz, dantza eta giro ezin hobea espero dute herritarrek domeka honetarako!
ZG Hedapena helburu zehatz bategaz jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalegaz. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunagaz eta kulturagaz lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.
Aurtengo Martiartuko jaiek Arene 6 eta Akainak taldeen kontzertuak dakartzate. Hori zapatuan izango da, baina, aldez aurretik, hilaren 13an, San Antonio deunaren eguna ospatuko dute mezagaz eta auzoko nagusientzako mokadutxoagaz. Aste-akabuan, aldiz, hainbat ekintza egingo dituzte arrastietan, hala nola sokatira txapelketa, puzgarriak, idi-probak eta kontzertuak.
Bihartik domekara, ekainaren 12tik 16ra bitartean, hamaika kirol praktikatzeko aukera izango da Erandioko Kirol Astean. Hurrengo egunetan, herriko elkarteentzako erakusleiho bat izan gura duen ekimenean, 25 kirol-ekintza egingo dituzte Altzagan, Astrabuduan eta Goiherrin.
Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Getxoko Dantza Astearen 30. edizioak herriko dantza akademia eta eskoletako 200 ikasle baino gehiago bilduko ditu. 13/06/2024 19:00 ESTUDIO DE BALLET CARMEN VERA 14/06/2024 19:00 ESTUDIO DE DANZA PORTÉ 15/06/2024 12:00 UTOPIAN 15/06/2024 19:00 DANTZARTE 16/06/2024 12:00 ANA LARA DANTZA ESKOLA 16/06/2024 16:30 VIVÓ LA DANSE STUDIO 16/06/2024 19:30 HAVANA DANCE 17/06/2024 19:00 BALLET ANNE MARKOARTU
Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.
Ekainaren 20tik 24ra ospatuko dituzte Leioako sanjoanak aurten. Aurretik, 15ean, Antzinako Eguna izango dute, eta tartean hainbat ekintza izango dituzte leioaztarrek ederto pasatzeko. Musika eskaintza ere galdu ezinekoa izango da aurten ere, eta euskal kulturak, kuadrillek eta txikienek ere zeresan handia izango dute aurtengo egitarauan.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Hiru motatako bisitak daude: GAUEKOAKIlunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen. DOMEKA HONDARTZATIK23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen. ZAPATU ERDIGUNETIK29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.