Abenduaren 11n eta 12an ospatuko den kongresua publiko guztientzat zabalik egongo da, bereziki, irristatze-kirolen industriako langileentzat, ekintzaileentzat, eragile eraldatzaileentzat eta industrian ekitea bilatzen duten zaleentzat. Sopelako Tokiko Garapen Arloak antolatuta, gaurkotasuneko eta intereseko ezagutza eta gaiak kontzentratzen saiatzen da, profesionalen arteko hitzaldi eta topaketen bidez jardunbide egokien trukea eta erakusketa indartuz, tokiko profesionalak eta ekintzaileak inspiratzea eta laguntzea helburu duena. Hona hemen egitarau osoa.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Zortzigarrenez, Sopelan surf eta skate arloko profesionalek topaketa egingo dute jakintzak partekatzeko. Hala, abenduaren 11 eta 12an elkartuko dira Surf Business Meetingen.