Abenduaren 27an, Danontzat Plentzia/Gorlizeko gaztetxeak bere ateak irekiko ditu 4 urteren ostean. Hala, 12. urteurrena ospatuko dute eta, horretarako, auzolan ezberdinak antolatu dituzte abenduaren 20an eta 23an.
Tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko asmoz, Goskoak, Gorlizko Ostalaritza, Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, eta Gorlizko Udalak Gabonetako Apainketa Lehiaketa berri bat antolatu dute aurten. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 20ra arte eta izena eman gura dutenek goskoa@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute. Bertan zehaztu beharko dituzte izena, telefonoa, dekorazioaren argazkia, apainketaren helbidea eta izenburua.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.
Goidia jasan duten Paiportako (Valentzia) haurrei Gabonetako opariak eskaintzeko asmoz, abenduaren 18tik abenduaren 20ra arte jostailuak eta jolasak batzeko bilketa solidarioa antolatu dute Getxoko Eskubeltz Eskaut Taldeak, San Nikolas Zabalikek, Pertsonaldek, Egizuk eta Sortarazik, Getxoko Udalagaz elkarlanean. Hala, abenduaren 18, 19 eta 20an jostailuak biltzen arituko dira, arrastiko 19:00etatik 20:00etara, Algortako San Nikolaseko frontoian, Itzubaltzeta/Romoko San Jose parrokian eta Fadurako Igerilekuko eraikinean.
Barrikako Ludotekak hiru ekintza antolatu ditu abendurako, tokiko haurrak jaiak prestatzen has daitezen: Gabonetako apaingarrien tailerra, sukalde tailerra eta Gabonetako zuhaitz txiki bat egiteko tailerra. Ekintza guztiak barikuetan izango dira, 18:00etan.
Urteroko ohiturari jarraituz, IV. Gabonetako Organo-zikloa hartuko du Eguberriotan Algortako San Nikolas elizak. Kontzertuak abenduaren 20an, 23an eta 29an izango dira, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Ziklo honen egitasmoa da, Pedro Guallar Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteko presidente eta organistaren berbetan, "organoaren kalitatea eta eskaintzen dituen aukera ugariak gizarteratzea".
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |