Plentzian Euskaraldia prestatzen hasteko herri-batzordea osatzeko deia zabaldu diete herritarrei. Otsailaren 13an, 18:30ean, bilera egingo dute udaletxean, ekimenaren antolaketari ekiteko. Aurten, Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskal herri osoan.
Kandelaria Kultur Elkarteak elkarretaratzea egingo du otsailaren 13an, Plentziako portuan, torturapean hil zen Jose Arregi gogoratzeko eta Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren jazarpenaren biktimak izandakoak babesteko.
Danimarkan bizi den errefuxiatu afganiar batek onartu egin du bere historia pertsonala kontatzea, baina baldintza batekin: ez da bere nortasunaren berri emango. Helburu hori lortzeko, zuzendariak animazio-estilo bat erabiltzea erabaki zuen, protagonista babesteaz gain, haren istorioa indartzen zuena. Fitxa teknikoa: Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma Azpitituludun Jatorrizko Bertsioa 12 urtetik aurrera Generoa: Animazioa Urtea: 2021 Herrialdea: Danimarka Iraupena: 89 min Zuzendaritza: Jonas Poher Rasmussen
Cristina Alvarez eta Javier Aizpiri dira yora irakasleak. Sarrera doan da eta edukiera mugatua egongo da.
Nkow & Lekram Astrabuduko rapero bikoteak euren Ser uno disko berria aurkeztuko dute. Tierra Kritikal taldearen kideak eta Astrabu Hip Hop kolektiboaren partaideak. 2013tik rap mugimenduaren barruan daude.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Eduardo Díaz Etxeandia margolariak bere azken hamarkadako lanak erakutsiko ditu, olioz eta akrilikoz margotuta mihise eta ohol gainean. Gai abstraktuetatik errealistetara, bere margolari ibilbide luzean egindako koadro onenen aukeraketa bat dugu.