Igandea, martxoak 2

10:15

Zuberoako Maskarada eta Joaldunak

Berango | Jaiak

Zuberoako Maskarada eta Joaldunak

13:30

Palestinaren aldeko hilabeteko mobilizazioa egingo dute domekan Itzubaltzeta/Romon

Xake plaza, Getxo | Mobilizazioak

Hilero legez, martxoko lehenengo domekan Palestinako genozidioa mahai-gainean jartzeko mobilizazioa egingo dute Itzubaltzeta/Romon. Hala, martxoaren 2an, Xake plazan elkartuko dira, 13:30ean. "Ez diezaiogun Palestinaz hitz egiteari utzi" ohartarazi dute deitzaileek, eta iragarri dute mobilizatzen jarraituko dutela.

Palestinaren aldeko hilabeteko mobilizazioa egingo dute domekan Itzubaltzeta/Romon Xake plaza

Hilero legez, martxoko lehenengo domekan Palestinako genozidioa mahai-gainean jartzeko mobilizazioa egingo dute Itzubaltzeta/Romon. Hala, martxoaren 2an, Xake plazan elkartuko dira, 13:30ean. "Ez diezaiogun Palestinaz hitz egiteari utzi" ohartarazi dute deitzaileek, eta iragarri dute mobilizatzen jarraituko dutela.

18:00

Antzerkia: "Elara, bidaia bat izarretara"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Umeentzako jarduerak

Gomendatutako adina: 3 urtetik aurrera Maite den norbaiten galerarekiko doluak berdin eragiten die helduei zein haurrei, baina azken horien barneratzeko modua desberdina izan daiteke. Zereginean laguntzeko asmoz sortu zen haurrentzako antzezlana dugu hau. Elara protagonistak ezagutzen duen norbait izar-hauts bihurtzen ikusi eta bere bila espaziora joatea erabaki du. Galaxiatik galaxiara eta planetatik planetara bidaiatuko du bizitzaren zentzua ulertzen saiatuz, bere dolua igarotzen duen bitartean.

Antzerkia: "Elara, bidaia bat izarretara" Muxikebarri Antzokia
  • Gomendatutako adina: 3 urtetik aurrera

Maite den norbaiten galerarekiko doluak berdin eragiten die helduei zein haurrei, baina azken horien barneratzeko modua desberdina izan daiteke. Zereginean laguntzeko asmoz sortu zen haurrentzako antzezlana dugu hau. Elara protagonistak ezagutzen duen norbait izar-hauts bihurtzen ikusi eta bere bila espaziora joatea erabaki du. Galaxiatik galaxiara eta planetatik planetara bidaiatuko du bizitzaren zentzua ulertzen saiatuz, bere dolua igarotzen duen bitartean.

10:00

Gorlizko inauteriak

Ibarreta plaza, Gorliz | Jaiak

Gorlizko inauteriak Ibarreta plaza

10:30

Erakusketa: "Indusen ibaibideak. Himalaiatik Karatxira, Pakistan, begirada sozial bat"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan. Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.

Erakusketa: "Indusen ibaibideak. Himalaiatik Karatxira, Pakistan, begirada sozial bat" Kultur Leioa

Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan.

Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.

11:00

Erakusketa: Emakumea ardogintzan

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h

Erakusketa: Emakumea ardogintzan Josu Murueta kultur etxea

Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko.

Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta.

Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h

14:30

Sopelako inauteriak, ate joka!

Urgitxieta plaza, Sopela | Jaiak

Aste-akabu honetan Sopelako inauterien festa handia ospatuko dute ume, gazte zein helduek. Hala, Sopelako Kuadrillak taldeak zapatuan, martxoaren 1ean, egingo du programazio zabala, eta, Udaletik, domekan dago aurreikusita programazioa, martxoaren 2an. 

Sopelako inauteriak, ate joka! Urgitxieta plaza

Aste-akabu honetan Sopelako inauterien festa handia ospatuko dute ume, gazte zein helduek. Hala, Sopelako Kuadrillak taldeak zapatuan, martxoaren 1ean, egingo du programazio zabala, eta, Udaletik, domekan dago aurreikusita programazioa, martxoaren 2an. 

18:30

Erandioko inauteriak

Erandio | Bestelakoak

Barikuan, Dantzxori Gure Aratusteak Trabudu Dantzari Taldearen ikuskizunagaz hasiko dituzte inauterietako ospakizunak Erandion. Hitzordua 20:00etan izango da Astrabuduko Mendiguren plazan. Festak Altzagan eta Erandoigoikoan jarraituko du hurrengo egunetan egingo dituzten hainbat jarduerakaz, hala nola mozorro-lehiaketak, musika, kalejirak...

Lemoizera ere inauteriak heldu dira!

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Musika

Lemoizko Udalak aurtengo inauteriak ospatzeko jarduera programa bat antolatu du, zapatutik astelehenera arte, martxoak 1etik hilaren 3ra arte.  Armintzako frontoian ospatuko den diskofestagaz jaia hasiko da, arrastiko 18:30ean.

Lemoizera ere inauteriak heldu dira! Armintzako frontoia

Lemoizko Udalak aurtengo inauteriak ospatzeko jarduera programa bat antolatu du, zapatutik astelehenera arte, martxoak 1etik hilaren 3ra arte.  Armintzako frontoian ospatuko den diskofestagaz jaia hasiko da, arrastiko 18:30ean.

19:00

Leioako Mendi Astea

Leioa | Bestelakoak

Otsailaren 26an eta 27an Mendi Film Festival 2024 jaialdiko film labur eta dokumental onenak proiektatuko dituzte. Jarraian, martxoaren 3an, 4an, 5ean eta 6an hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak egingo dituzte, hala nola 13. Climbing Girl Party edo Pou anaien berbaldia.

Agenda herriak

Egutegia

Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
Apirila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Urte osoko agenda ikusi »»