Librean. EHU-ko ikasleen jaia Bertsolariak: Onintza Enbeita Mikel Goiriena Jone Larrinaga Antolatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea Kultur bitartekaria: Lanku
Gazteak eta Euskara Topaketa izenpean, Euskaraldia aurkezteko ekitaldia egingo dute barikuan, maiatzaren 9an, Gorliz-Plentziako Danontzat gaztetxean. 19:00etan hasitan, gazteak eta euskara gaia jorratuko duen mahai-inguruagaz hasiko dute ekiemena; ostean, Mikel Martinezen Hamalau bakarrizketa eta Ziztada & Rlantz taldearen kontzertua izango dute.
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako kontzertuak, BBK Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. 19 taldetan banatutako 59 abesbatzak hartuko dute parte, eta guztira 55 kontzertu eskainiko dituzte 2025eko martxoaren 2etik ekainaren 21era.
Australiara abiatu ziren euskaldunen ibilbideari omenaldia.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da eta, horri begira, euskararen erabilera hauspotzeko hamaika ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udalerri guztietan. Getxon ere martxan jarri dira, eta barikuan, hilaren 9an, ekingo diote motorrak berotzeari, Areetako Xake plazan egingo duten bingo musikalagaz. Hona hemen egunez egun hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenari heltzeko Getxoko Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek osatutako sustapen batzordeak udalerriko eragileakaz batera antolatutako egitaraua.
Barrikak bat egingo du hilaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioagaz, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Hori horrela, udalerriko hainbat elkartek eta tokiko erakundek, horien artean Barrikako Udalak, ekimen honi laguntzeko zenbait jarduera antolatu dituzte, besteak beste, lip dub bat grabatzea, barikuan, hilaren 9an.
Bihartik, hilaren 29tik, maiatzaren 13ra, Parentesiak jardunaldien bigarren edizioa egingo dute auzoz auzo, EH Bilduren ekimenez. “Getxon ere posible da” lelopean, lau hitzaldi-saio antolatu dituzte, pertsona nagusien zaintza, harrera-ereduak, hiri-mugikortasuna eta turistifikazioaren inguruko hausnarketa sustatzeko asmoz. Antolatzaileek azaldu dutenez, Parentesien bigarren edizio honen helburua herri ezberdinetako errealitateak ezagutzea da, "euren esperientzietatik aberastu eta gurera ekartzeko. Getxon ere posible dela amesteko, sinisteko eta errealitate bihurtzeko".