Bi soldaduk jo dute zure atea. Bi soldadu dira eta hiru fusil. Frontera joan beharko duzu, tiroak jo eta hartzera. Lubakian itxaron beharko diozu ez datorren goizalbari. Eta ospitalean, erretagoardian edo kartzelan ikusi beharko dituzu zure eskuak dardarka, hotzarengatik… eta beldurrarengatik. (INFO +) Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon arituko dira aktore lanetan piszifaktoria konpainiaren lan honetan. 2015ean sorturiko konpainia honek, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea du helburu. Antzerki konpainia baino, gehiago du ideien laborategitik.
2007an Leioako Kontserbatorioan jaiotako Leioa Big Band taldea agertokietara itzuliko da kontzertu berezi batekin: Ana Bejeranoren Omenez, 12 urtez baino gehiagoz bertako abeslaria izan zenaren oroimenez. Ana Bejeranok –Mocedades, Txarango Trío eta Ana Bejerano Concept taldeetan egindako ibilbideagatik ere ezaguna denak– arrasto ahaztezina utzi zuen bandan eta musikaren panoraman. Talde honek hainbat belaunalditako musikariak biltzen ditu, musika modernoarekiko zaletasunak elkartuta, eta hainbat lekutara eraman du bere soinua, hala nola Euskalduna Jauregira, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdira eta Bilbao Distrito Jazzera. Oraingoan, omenaldia egingo diote Bejeranori, swingez betetako errepertorio hunkigarri batekin. Jazza eta zuzeneko musika gustuko dutenentzat ezinbestekoa.