Izen-emate Goñi Portalera deituz edo lotura honetan: https://linktr.ee/plentziakultura 0 - 4 urte bitarteko umeentzat.
2025eko ekainaren 14an, Ibarreta plazan jardunaldi berezi bat egingo dute: Bizkaiko Txirrindularitza Federazioagaz batera antolatutako txirrindularitzaren hastapena. 11:00etatik 12:30era, bizikletan ibiltzen ikasi, pedalei eragin eta primeran pasatuko dute txikiek eta ez hain txikiek lehen pedalkadak modu seguru eta dibertigarrian emateko. Doako jardueran da. Baldintza bakarra dago: eskola-kirolean alta emanda egotea, edozein diziplinatan.
Ekainaren 14an, Gazte Eguna ospatuko dute Gorlizen eta Plentzian eguerditik abiatuko den egitarau oparoagaz: herri-bazkaria, elektrotxaranga, ekitaldia Danontzat gaztetxean eta kontzertuak.
Argazki ibilbide historikoa, Xabier Armendarizegaz. 17:00etan ( 4 orduko iraupena).
Zumba ikastaroaren erakustaldia, non edonork dantza egin eta pausuak ikasi ahal izango dituen. Erandioko Emakumeen Elkarte Sozikulturalak antolatuta.
Radio Club Takolosen jaialdia: musika zuzenean eta jatekoa.
Subflubiala EZ herri-ekimenak aste-akabuko kanpaldia antolatu du ekainaren 14 eta 15erako Artatza parkean. Ekimenaren helburua itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuaren aurkako jarrera erakustea eta herritarrak mobilizatzea ekintza kultural, artistiko eta aldarrikatzaileen bidez.
Araldik antolatuta.
Ekainaren 13tik 15era, barikutik domekara, Martiartu dorrearen inguruan batuko dira erandioztarrak San Antonio festak ospatzeko. Ilberri, Modus Operandi eta Trikizio taldeen kontzertuak izango dira aurten, eta garraio publikoa egongo da kotxea hartu barik bertaratu ahal izateko.
Ekainak 13, barikua, 18:00etan: Hortzmuga Teatroa konpainiak `Agurea, urpekaria eta itsasoa´ antzezlana aurkeztuko du euskaraz. “Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute". Ekainak 14, zapatua, 13:30ean: Zanguango Teatroren txanda izango da `El peor espectaculo del mundo´ antzezlanagaz. “Barre-algarak izango dira auzoko heroi bat protagonista duen BIOPIC bategaz, munduan denetik egon behar duelako dagoen ezinbesteko izakia".
Ekainaren 13 eta 14an Memoria Eguna 2025 ospatuko dute Plentzian, frankismoaren errepresioaren biktimak gogora ekartzeko. Hitzaldi eta omenaldi publikoak egingo dituzte Goñi Portalen, Plentziako hilerrian eta Ontziola plazan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Udalaren eskutik.
Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa joan den maiatzaren 3an abiatu zen, eta daborduko hiru saio egin dituzte. Hala ere, oraindino badago zertaz gozatu, uztailaren 26ra arte, zapaturo, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoak ekarriko baititu Areetako Xake plazako anfiteatrora.
Pintura-erakusketak, ikasleek egindako lana erakusteko.
Gaur, 19:00etan abiatuko dituzte euskal kulturaren transmisioa eta ospakizuna helburu izango duten jardueren egitaraua. Aste osoan zehar, herritarrek dantza-ikastaroak, dokumentalak, kalejira eta umeentzako jarduerak izango dituzte eskura, giro parte-hartzaile eta herrikoi batean.