aza 20, 13:03 Getxo
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzak arrazoia eman die egoitzako langileei, lan-eskubideen urraketen inguruan egindako salaketetan. Besteak beste, lan-egutegia negoziatzeko betebeharra eta grebarako eskubidea urratu direla ondorioztatu du.
aza 20, 12:39 Getxo
Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurkako helegitea aurkeztu du elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Etxebizitzaren arazoa konpontzen ez duela eta herriko ondarea eta ingurumena arriskuan jartzen dituela salatu dute. Prozesu judizialari aurre egiteko, herritarren laguntza eskatu dute.