Ekonomia 2018-06-07 11:22

Beharsarea.eus/Getxo guneko lan-eskaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Beharsarea.eus/Getxo

Getxoko Beharsarea iragarkiz lepo dago. Lana behar baduzu sartu Beharsarea.eus/Getxo atarian eta kuxkuxeatu! Lana eskaini eta eskatzeko gune egokia da, eta doakoa!

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

2018/06/06 - 2018/08/10

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

2018-06-06 12:22

Bizikleta-irteera: Sopuertara goaz zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Ekainaren 9an, Sopuertara egingo dugu gure hileroko bizikleta-irteera, ea eguraldiak errespetatzen dituen gure planak! Animatuz gero, idatziguzu (644277155, egizugetxo@gmail.com). Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. Sopuerta Eguna, ordua eta lekua: ekainak 9, larunbata. Fadurako parkinean: 9:00etan Bilboko Itsas museoan: 9:00etan […]
  Kirolak 2018-06-06 12:22

Bizikleta-irteera: Sopuertara goaz zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Ekainaren 9an, Sopuertara egingo dugu gure hileroko bizikleta-irteera, ea eguraldiak errespetatzen dituen gure planak! Animatuz gero, idatziguzu (644277155, egizugetxo@gmail.com). Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. Sopuerta Eguna, ordua eta lekua: ekainak 9, larunbata. Fadurako parkinean: 9:00etan Bilboko Itsas museoan: 9:00etan […]

  Kultura 2018-06-06 11:19

Umeen San Juan Sua: badugu egitaraua!

Erabiltzailearen aurpegia egizu

San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala San Nikolas plazan, ekainaren 23an, larunbata, 18:00etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan ume eta gurasoentzako emanaldiarekin,  munduko dantzen erakustaldiarekin, txokolatearekin, munduko postreekin eta San Juan Kaintaitarekin gozatuko dugu. Konjuruarekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Animatu eta etorri, denok zaudete […]

Altsasukoak aske!

2018/06/05 20:00

Telletxe | Getxo

Gaur 20:00etan MOBILIZAZIO ZARATATSUA Telletxetik

Giza Katea

2018/06/05 - 2018/06/11

Sopela

EKAINAREN 10ERAKO IRIZPIDE ETA GOMENDIOAK

2018-06-04 13:58

Susana, Irakurri eta gozatuko duzu berriz ere!

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Maiatzean zehar Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu dutenen artean 30€-ko erosketa-txekea zozketatu dugu Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan gastatzeko. Irabazlea Susana Bilbao izan da, Zorionak, Susana! Erosketa-txekea Romo Kultur Etxeko liburutegian jaso ahal izango duzu. Eskerrik asko egitasmoan parte hartu duzuen lagun guztiei, egitasmoa baloratu ezazue bi minututan beheko formularioa betez.   Kargatzen… Gogoratu eskuratutako […]
2018-06-04 09:37

Erakusketa: Ikusiago, ikasiago = Videre discere est

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia

Erakusketa: Ikusiago, ikasiago = Videre discere est

Bizkaiko Foru Liburutegian, ekainaren 11tik uztailaren 21era
2018-06-03 23:46

Maite zaituztegu!

Erabiltzailearen aurpegia SORTERRIRA

Maite zaituztegu!

Esker eta besarkadarik sentituena eguna posible egin zenuten guztioi!

Azken Txanpa

2018/05/30 - 2018/06/03

Sopela

  Jendartea 2018-05-30 16:08

Porlanezko sardekada Getxori

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Porlanezko sardekada Getxori

Zergatik hainbesteko zarata parking batengatik? Tosuko gatazka urrundik bizi izan duenak horrelako galderak izango zituen. Bada, “Getxoko HAPOa egiteko oinarrizko printzipioak eta helburuak ezartzeko akordio politikoak” sinatu dituztenek, PNVk, PSOEk eta PPk, agerian utzi dituzte arrazoiak. Espero bezala, parkinga ez baita parkinga “bakarrik” izango… PNVk, PSOEk eta PPk… hiru hortz dituen porlanezko sardea iltzatu diote birikan Getxori.

2018-05-30 11:30

Etorri gurekin Getxoko toponimia ezagutzera!

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan
Urtero bezala, apirila, maiatza eta ekainean Toponimia ibilbideak egingo ditugu Getxoko Udalarekin elkarlanean. Apirilaren 23tik aurrera eskatu daitezke ibilbideak.  Urrian ere eskainiko ditugu eta orain eska dezakezue ere urrirako ibilbidea. Toponimiatik hasita historia, kultura eta naturaren arloak jorratuz, proiektu honen … Read More
  Politika 2018-05-29 18:37

Guti, Arkaitz, Tortu eta Cotanori

Erabiltzailearen aurpegia SORTERRIRA

Guti, Arkaitz, Tortu eta Cotanori

10 urte. Azkar esaten da esaldi labur batean. Baina galdetu egiozu 10 urte bete dituen haurrari, zutunik ere ez jartzetik buruketak egitera pasatzen denean; etxe ondoan pilotan jolasten dabilen 10 urteko umetxoa gidatzen ikasi eta karrera amaitu duenean, sexu harremanak aurkitu eta gozatzen hasten denean; eta 20 urteko gazte burugabeari seme-alabak eduki, bizitzaren katean katebegi bat atzerago jartzeko denbora ematen dionean.

  Kultura 2018-05-28 12:40

Getxoko gizon eta emakume nagusien eguna

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Getxoko gizon eta emakume nagusien eguna

Urtero lez, Itxas Argiako txikienek Getxoko gizon eta emakume nagusien egunean parte hartuko dute, ondo dakiten bezala haien dantzak eskainiz. Ekainaren 3an izango da, igandean, 13:15ean Andra Mari eskolan. Batu ditzagun lehena eta geroa!