Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Gazteak, protagonistak

  Gazteok

Gazteak, protagonistak

Getxoko bide orrian leku berezia izan behar dute gazteek: haiek diseinaturiko dinamika bat antolatu behar da, non haiek subjektu, helburu eta protagonistak izango diren. Galdeketarako bidean, gazteek hitza eta erabakia dute. Bihar, otsailak 4, lehendabiziko pausoa egingo dugu Getxon. "Gugazteak" taldea sortzeko aurreneko urratsak. Gu prest gaude, eta zu? Gure esku dago, zure esku dago.

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

ZU ZEU ezinbestekoa zara

  Politika

ZU ZEU ezinbestekoa zara

Bide orriaren unerik garrantzitsuenetako batean gaude: orain sortzen ari garan oinarri sozialak emango digu gero egin nahi dugun ariketaren neurria; nolako zimenduak, halako etxea. Eginkizun horretarako prest gaude; baina aldi berean ZU ZEU ere ezinbestekoa zarela azpimarratu nahi dugu. Horregatik, animatu nahi zaituztegu gurekin harremanetan jartzera, boluntario izatera diseinatu dugun bide honetan. Eginkizun batzuk izango dira hemendik eta urtea amaitu bitartean, denok izan dezakegu moduren bat edo beste ekimena bultzatzeko. Ez gelditu zalantzarekin, jarri harremanetan gurekin eta esango diguzu zertan lagundu nahi duzun (edo esango dizugu zertan behar den laguntza): gureeskudagogetxo@gmail.com

  Ekonomia 2017-02-01 12:29

LAB sindikatuaren 9. biltzar nagusia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia LAB

LAB sindikatuaren 9. biltzar nagusia martxan da

LABen 9. Biltzar Nagusia abiatu dugu. Maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen izango du azken geltokia kongresurako prozesuak eta ordura arteko dinamika Euskal Herriko eskualdeetan garatuko da, gurean ere bai.

2017-02-01 09:18

“Titare bete zorion” irakurzaleen txokoan

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Otsailean UKITXen bi saio antolatuko ditugu. Lehenengoa Otsailaren 9an izango da, eguena, 10:00etan, Romoko Nagusien Etxean lotuko gara. “Titare ete zorion” liburuaz arituko gara Miren Agur Meabegaz. Saio hau eukaltegiko ikasleentzat bereziki antolatu badugu ere, interesa duen edonor gonbidatuta dago  
2017-02-01 09:08

Otsailaren 4an bizikleta-irteera & bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia egizu
Urte hasierako ohiko bazkaria apur bat atzeratu behar izan genuen eta zapatuan, otsailaren 4an, egingo dugu. Uribe Kostatik bizikleta ibilbidetxoa egin ostean  Azebarri Kultur Elkartean bazkalduko dugu. Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera, konfirmatuko dugu dugu hiztordua, adi egon posta-zerrendako mezuei zein whatsappei (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu). Eguna, ordua eta […]
Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Akapadak darrai

Akapadak darrai

Aste honetako egitaraua.
  Iritzia 2017-01-31 17:27

Altsasu: terrorismoa zaku zabala da

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

Altsasuko gazteen auziaz legelari talde batek prestatu duen agiriak ondorioztatu du sen on minimoaren aurkakoa dela taberna zuloko liskarra ekintza terroristatzat kalifikatu izana, horrek auzipetutako gazteei datxezkien ondorio larriekin:

  Iritzia 2017-01-31 12:01

Lorezaina

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Goizeko 8ak dira. Kafea hartzen nagoela leihotik ikusi dut lorezaina. Egunero dabil mimoz eta maitasunez loretxoak zaintzen, belarra txukuntzen. Lana baino gehiago pasioa dario bere aurpegiari. Kepa du izena, urteak daramatza herriko parkeak eta lorategiak zaintzen, eta urte horietan hainbat enpresatan aritu da. Udalarentzat lorezaintza zerbitzua irabazten duen enpresarentzat egin ohi du lan. Berdin dio izena, Kepa, eta Keparen lankideak, enpresaz enpresa dabiltza, udal lana egiten dute, baina ez dira udal langileak.

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Aitor, gogoan zaitugu!

Aitor, gogoan zaitugu!

Otsailak 3 barikua, omenaldia 20:30etan Telletxen
Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Zirtaka ponentziaren aurkezpena Algortan

Zirtaka ponentziaren aurkezpena Algortan

Zapatuan Zirtaka ponentziaren aurkezpena 17:00etan Abian Herriko Tabernan. Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... INURRITEGIAN!
2017-01-25 23:01

Bazkal osteko euskara

Erabiltzailearen aurpegia Guillermo Malaina Martínez

Duela 20 urte jazo zen. Erromoko euskaltegian nintzela, ezustean itaundu zidan irakasleak: “Guiller, zergatik hasi zara euskara ikasten?”

  Politika 2017-01-27 16:23

GED Lemoiz Agate Deuna kantuan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GED Lemoiz Agate Deuna kantuan

Datorren zapatuan, otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperaren eguerdian Lemoizko Gure Esku Dago taldea kantuan irtengo da auzoz auzo, udaberrian egingo dogun herri galdeketaren berri eman eta dirua batzeko asmoz.

2017-01-26 10:59

XVI. ABRA SARIA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

XVI. ABRA SARIA!

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamaseigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

2017-01-30 10:53

Ez dira trenetik jaitsi

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info
Athleticek buelta eman zion markagailuari eta, oraingoan Sportingen aurka, garaipen berri bat eskuratu zuen San Mamesen Atleticoren aurkako sentsazio onakIrakurri gehiago
  Iritzia 2017-01-25 23:05

Zergatik hil behar dira langileak lanean?

Erabiltzailearen aurpegia Guillermo Malaina Martínez

Denok ditugu esperientziak, onerako zein txarrerako izan daitezkeenak, baina horiei guztiei esker pentsamendu kritikoa gorpuztuz doa gure burmuinean. 1999ko otsailaren 18an izan nuen horietako bat. Ordenagailuari begira negoen eguneko albiste arrunt bat idazten, egunkariko zuzendaria arinka irten zenean bere bulegotik. Hiru langile hilak ziren Loiuko aireportu berriaren eraikuntzan. Bi kazetari eta bi argazkilari bertaratu ginen, baina orduan Sondikan zegoen aireportuan iturri ofiziala iturri mutua zen.