Uribe Kostako komunikazio taldea
  Politika  Getxo 2016-08-26 21:24

Agirre lehendakaria omenduko dute domekan San Mamesen

Jose Antonio Agirre eta Lekube zena omenduko dute datorren domekan, hilak 28, Bilbon, 19:00etatik aurrera. Izan ere, aurten 80 urte beteko dira Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendabiziko lehendakaria izendatu zutenetik, Getxoko alkatea eta enpresaria izan ondoren. Horrez gainera, Athleticeko bazkidea eta jokalaria ere izan zen; 1920ko hamarkadan jokatu zuen. Horregatik omenaldia domekan egingo diote, San Mamesen jokatuko den denboraldi berriko lehen partidagaz bat egiteko. Dema horretan, Athleticek Bartzelona hartuko du, 20:15ean.

  Ekonomia  Getxo 2016-08-26 13:58

Hamabost mila bisitari izan dira Getxoko turismo-bulegoetan

Getxoko Udalak gaur jakinarazi duenez, udalerriko turismo-bulegoek 15.382 turista eta bisitari artatu zituzten pasa diren maiatz, ekaina eta uztail hilabeteetan. Udalaren aburuz, "Estatu espainiarreko (%48,7) eta atzerriko (%28) hainbat lekuetatik etorritakoek egindako kontsultak –benetako turistak–  inguruetakoek –Euskadi, Bizkaia eta Getxo– egindakoak baino gehiago izan dira". Hazkunderik handiena, %6,5ekoa, atzerriko eta Europako Erkidegoko turistena eta bisitariena izan da, iazko epealdiagaz alderatuta.

  Kirolak  Leioa 2016-08-26 12:29

San Bartolomeko asto-probak, eztabaidarako iturri

Leioako San Bartolome auzoak agur esan die jaiei. Aurretik, ohiko asto-probak burutu zituzten pasa diren eguazten eta eguenean. Azken egun horretan, Gamizko Miren Olabarrietaren astoak irabazi zuen, 75 untze eginez. Iaz legez, animalistek protestaldia egin zuten, baina handik urruti, Boulevardean; bertan elkarretaratu ziren 20 lagun. Eurekaz eta San Bartolomeko jai-batzordeagaz mintzatu zen HIRUKA.

  Kultura  Getxo 2016-08-26 09:00

Martitzenean folk doinuak helduko dira Areeta eta Itzubaltzetara

Abuztuaren 30etik irailaren 4ra gozatu ahal izango da Folk Getxo BBK jaialdiaren 32. edizioaz. Aurtengo egitarauan Kepa Junkera & Sorginak, Axo Lorenzo, Lunasa, Elisa Almeida, Tiken Jah Fakoly eta Xabi Aburruzaga musikarien saioak nabarmendu behar dira. Gainera, Junkera eta Aburruzaga disko bana aurkeztera etorriko dira.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 18:13

Mausitxa, Ipiñaburu eta Insausti, Idiazabal gazta onenak Plentzian

Pasa den domekan, Plentziak hartu zuen Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren 27. edizioa. Epaileen erabakiz, lehenengo saria Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztarentzat izan zen. Bigarren geratu zen Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegia eta Ordiziako Joxeba Insaustik hirugarren saria jaso zuen.

  Kultura  Erandio 2016-08-25 18:57

Erandioko jaietako txupina eta kuadrillen kayak-estropada

Erandioko Altzaga auzoko San Agustin jaiak erritmo bizian hasi ziren eguaztenean, flashmobaren doinupean. Txupinak, erraldoiek eta buruhandiek, baina, ez zituzten kuadrillak kikildu eta gaurkoan norgehiagoka ibili dira itsasadarrean.

  Politika  Erandio 2016-08-25 17:05

Sinadurak batuko ditu egunotan Erandioko Gure Esku Dagok

Erandioko Gure Esku Dago herri-ekimenak Altzagako sanagustinak baliatuko ditu sinadurak batzeko. Hala, bihar, barikuan, mahaia jarriko dute udaletxearen aurrean eta etzidamu, domekan, metro geltokiaren aurrean. Kasu bietan, 11:30etik 15:00etara egongo dira. Sinaduren bidez, erandioztarrek badute aukera atxikimendua emateko pasa den maiatzaren 20an Erandioko Gure Esku Dagok sostengatutako adierazpenari.

  Jendartea  Uribe Kosta 2016-08-25 13:36

Galerna datorrelakoan abisu horia eman dute

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia eman du, 15:00ak eta 19:00ak bitartean galerna kostaldetik sartuko delakoan. Ordu horien artean espero da haizeak bat-batean norabidez aldatu eta ipar-mendebaldetik gogor joko duela. Ufadek 60 kilometro orduko abiadura har dezakete. Era berean, tenperatura 8 eta 10 gradu bitartean jaitsiko da, ordu batean. Aurretik beroagatik eta suteen arriskuagatik ere abisu horiak emanda zituen Segurtasun Sailak.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 12:33

Miguel Beitia Santovenia: "Antolintxu eta Madalentxu txikiak hautatzea zailagoa da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Aurten beteko dira 30 urte  Plentziako San Antolin jaietan Antolintxurena, panpina baten ordez, benetako pertsona batek egin zuenetik, eta 27 urte, jaietan Madalentxu pertsonaia gehitu zutenetik. Miguel Beitia Santovenia Antolintxu eta Madalentxu elkarteko zuzendaritza-kideak bertako ohituren berri eman digu.

  Jendartea  Sopela 2016-08-25 11:37

Sopeloztarrek sexu-erasoa salatu dute, kalean eta bulegoetan

Pasa den zapatuan  emakume gazte batek pairatutako sexu-erasoa gaitzetsi zuten atzo 130 bat sopeloztarrek. Elkarretaratze isila, udaletxearen aurrean egin zuten, 20:00etan. Bertan, besteak beste, parte hartu zuten Guillermo Vio EH Bilduko zinegotziak eta David Crestelo Plentziako alkateak. Kontzentrazioa abiatu baino zortzi minutu lehenago, Sopelako Udalak ezagutzera eman zuen "eraso sexisten aurkako adierazpena".

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 09:00

Zapatuan aurkeztuko dituzte Antolintxu eta Madalentxu

San Antolin jaiak, urtero legez, Antolintxuri eta Madalentxuri harrera eginez ofizialki abiatuko dituzte, abuztuaren 31n, eguaztena. Ostera, aurreko zapatuan ere izango da zer ospatu, bertan aurkeztuko baitituzte herri-bozketaz aukeratutako Plentziako jai-pertsonaien rolak nortzuek beteko dituzten.

  Kultura  Leioa 2016-08-24 16:55

San Bartolome auzoko jaien hasiera, ikusgai

Parrandarako prest eta kantari, hiru kuadrillek eman zioten hasiera San Bartolome auzoko jaiei pasa den barikuan, Txirloren omenezko txupinaren aurretik. Beste auzokide denei gomendatu zieten kuadrilla osatzeko, zenbat eta gehiago izan hobeto pasatuko dutelakoan.

  Jendartea  Uribe Kosta 2016-07-11 13:00

"Uribe Kostako Uda" argazki-lehiaketa antolatu dugu, bigarrenez. Parte hartu!

Uribekostarrak non, Uribe Kosta han! Zelan, non, nogaz igarotzen duzu uda? Konta egiguzu argazkien bitartez! Zuretzat uda zer den adierazten duen argazkia HIRUKAri bidaltzea gura dugu: uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean, le­hiaketaren atalera igoz.

  Kirolak  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2016-08-26 19:41

Kirol-prentsa "gizonek eta gizonentzat dago pentsatua", EHUko ikerketa baten arabera

Chantal Reyes Kazetaritzan graduatu getxoztarrak egin du "Emakumearen kirolaren presentzia eta tratamendua espainiar kirol prentsa idatzian" EHUko gradu-amaierako lana; notarik altuena jaso du 22 urteko kazetariak. Lan-zuzendari Matxalen Legarreta Iza Soziologiako doktorea izan du.

  Jendartea  Leioa 2016-08-26 13:17

Maider Uriarte zena agurtuko dute gaur Leioako Arboretumean

Gaur, barikuan, azken agurra emango diote Maider Uriarte Idiazabal arkitekto, doktore, EHUko eta UEU irakasle zein "Aldiri" aldizkariko zuzendari zenari. Ekitaldian, familia, lagunak eta EHUko zein UEUko kideak batuko dira, Leioako campuseko Arboretumean, 18:00etan.

Aste Nagusiko muslaririk onenak, Uribe Kostakoak

Juan Guinea Madariaga sopeloztarra eta Agustin Azkunaga Urrutia urduliztarra nagusitu ziren pasa den martitzenean Bilboko Aste Nagusiko XX. Mus Txapelketan. Bilboko Konpartsek antolatutako ekimenean 128 bikotek hartu zuen parte eta dozenaka gehiago ordezko geratu ziren. Guinea eta Azkunaga zazpi partidetan izan ziren onenak zortzi erregekaz.

  Kultura 2016-08-25 12:02

Erandioko sanagustinak, giro ona eta bertsolari finak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Erandioko jaietan ez da faltako, ez berbotsik, ez bertso hotsik, Berbots Euskara Taldearekin elkarlanean saio ederra antolatu baitugu. Mendiluze, Estiballes eta Ibarra beteranoekin batera ALBEko Peio Arondo ibiliko zaigu bertsotan. Erandiora hurbiltzen direnek aukera izango dute Imanol Uriaren esanetara arituko den bertsolari konbinatu erakargarri horren etorriarekin gozatzeko.

  Politika  Uribe Kosta 2016-08-24 16:25

Mendia, Iturrate, Landa, Pinedo, Mintegi eta Arrue, Legebiltzarrerako hautagai

Datorren irailaren 25ean, EAEko 1.778.776 hiritarrek izango dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea. Bizkaian, 947.630 pertsonek bozkatu ahal izango dute 338 mahaitan, 15 hautagaitzen artean 25 legebiltzarkide aukeratzeko. Zerrendetan, Uribe Kostako hainbat pertsona ezagun dago.

Sopelako Ahal Dugu taldea aktibatu da

Sopelako Ahal Dugu taldea aktibo dagoela jakinarazi du. Izan ere, alderdi moreak "Aktibatu zure taldea" ekimena abiatu du, 2014ko europar hauteskundeak prestatzeko eta gerora sortu ziren taldeen mapa berria izateko. Aktibatutzat jotzeko, alderdiak hainbat kontu eskatzen die, tartean antolakuntza-bitartekari bat izatea. Sopelako taldean Mitxel Mieves da, irudian zutik dagoen bigarrena, ezkerretik.

  Jendartea  Erandio 2016-08-23 09:00

Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-dispositiboa jarriko dute Altzagako jaietan

Erandioko jaiak direla-eta, eguenetik domekara elkarregaz dispositiboa jarriko dute Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, "gorabeheren prebentzioa bermatzeko eta herritar guztiek jaiak segurtasunez gozatzea ziurtatzeko", Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera.

  Jendartea  Getxo 2016-08-22 18:14

Izurde baten hilotza agertu da Arrigunagan

Izurde bat hilik agertu zen pasa den zapatuan, arrastian, Getxoko Arrigunaga hondartzan. Animalia bainulari batzuek topatu zuten, harkaitzen artean. Horren berri eman zioten hondartzako sorosleari.

  Jendartea  Leioa 2016-08-22 09:00

Diseinu-droga laborategi bat itxi dute Leioan

Guardia Zibilak droga sintetikoak sortzeko laborategi bat desegin zuen pasa den barikuan Leioan, zapatuan institutu armatuak komunikatu batean jakinarazi zuenez. Abuztuaren 2an zabaldutako Kit Postal izeneko operazioan bi pertsona atxilotu dituzte, diseinu-drogak sortu eta atzerriko hainbat herrialdetara bidaltzen zituztelakoan. Polizien arabera, konfiskatu dituzte 17.000 bat apalgarri, LSDko 8.700 bat dosi, 10 kilo hauts bizigarri (anfetamina motakoa) eta hainbat material: zehaztasun-baskulak, ekipo informatikoak, gutun-azalak, zigiluak eta dokumentazio ugari.

  Kultura  Erandio 2016-08-22 09:00

Etzi hasiko dira Altzagako jaiak

Beste urte batez, Altzagako sanagustinek bat egingo dute Bilboko Aste Nagusiagaz, baina hori ez da traba izango erandioztarrentzat. Abuztuaren 24tik 28ra, San Agustin jaietan ehun jarduera baino gehiago egingo dute, herriko kale eta plazetan, eta Ibaizabal itsasadarrean. Hala, Erandioko jai-batzordeari esker, altzagarrek adin denentzako festa-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute jaietan.

  Jendartea  Erandio  Uribe Kosta 2016-08-20 09:00

Aste Nagusia dela-eta zerbitzu bereziak eskainiko dituzte metroak eta Euskotrenek

Gaur, zapatua, Bilboko Aste Nagusia hasiko da. Bizkaiko jairik garrantzitsuena dela-eta, Euskotrenek eta Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko dituzte hilaren 28ra arte. Trenaren kasuan, gaueko tren-zerbitzu gehiago izango dira Lutxanatik eta Lutxanara, Bilbo Txorierriko lineagaz lotzeko. Metroak, ordea, eskaintza handiagoa eskainiko du ordutegi denetan. Gainera, Zazpi Kaleetako geltokian, San Nikolaseko sarbidea ireki dute Aste Nagusia amaitu arte.

  Politika  Berango 2016-08-19 18:48

Txandakako gose-greba abiatu dute Huelvako euskal presoek

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AAEAM) jakinarazi duenez, "Huelvako preso politikoak txandakako gose greban" dira atzotik, "preso gaixoen askatasunaren alde". Gatibuek astebeteko txandatan arituko dira barauan; ekimena Iker Olabarrieta Colorado "Fiñu" preso bilbotarrak abiatu du. Olbarrieta Huelva II espetxean dago EPPKko beste hainbat kidegaz, tartean Irantzu Gallastegi Sodupe berangoztarragaz.

  Kirolak  Gorliz 2016-08-19 15:52

Gorlizko herri-kroserako izen-ematea, zabalik

Gorlizko Udalak antolatuta, irailaren 11n, domeka, Gorlizko IV. Herri Krosa egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera, Eliz plazan hasita. Ibilbideak bost kilometro izango ditu herrian eta hondartzan zehar, berriro ere elizaren aurrean amaitzeko. Aukera dago buelta bakarra zein buelta bi emateko. Interesatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte izen-ematea egiteko, beti ere Internetez eta irailaren 8ra baino lehen egitekotan.

  Politika  Gorliz 2016-08-19 14:24

Dozenaka lagunek eman diote sostengua Aletxu Zobarani

Aletxu Zobaran preso gorliztarraren eta Ibon Goieaskoetxea gatibu busturiarraren alde elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka lagunek; Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean batutakoak 57 izan ziren, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren (AAEAM) arabera. Bildutakoek bat etorri ziren preso biek Alpeetako Valenceko kartzelan darabilten sakabanaketaren aurkako borrokaldiakaz.

Zorion agurrak

Hiruka SAREAN