Uribe Kostako mikrokosmos musikaleko ezagun zaharrak dira Guda Dantza taldekoak. Gaur-gaurkoz, beraien hasierako ska doinuetatik aldendu direla aitortu arren, eboluzio hori modu naturalean eman dela diote, baina beraien doinu melodiko eta dantzagarriek hor jarraitzen dute. Zenbat aldatu den dena izan da aurkeztu duten azken abestia, baina aurreratu dute berritasun gehiago izango dituztela laster.