Ostirala, abenduak 4

Getxotik Mundura programa

Getxo osoan zehar, Getxo | Bestelakoak

GGKEn urteroko azoka, Ugandako Aba Taano taldearen kontzertua, Tor magoaren saio solidarioa eta hainbat tailerrek osatuko dute Getxoko Udalak antolatutako Getxotik Mundura Mundutik Getxora Topaketaren XVIII. edizioaren domekako (abenduak 6) programa. Ekimen guzti horiek Areetako Xake plazan jarriko duten karpan izango dira. Topaketaren helburu nagusiak honakoak dira: lankidetza herritarrengana hurbiltzea, txirotutako herrialdeetan getxoztar guztien esfortzuari esker urtean zehar aurrera eramaten den lana erakustea, beste herrialde batzuetako errealitatea agerian uztea, udalerrian elkartasuna erakustea eta Bidezko Merkataritza, Giza Eskubideak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako gaiak jorratzea. Horretarako, hil osoan zehar jarduera ugari egongo dira.

Getxotik Mundura programa Getxo osoan zehar

Getxoko Boleibol Txapelketa

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Gotzon Bilbaoren oroimenez antolatzen den Getxoko Boleibol Txapelketaren zortzigarren edizioa bariku eta domeka bitartean jokatuko da Algortan. Aixerrota BKT klubak Euskadi, Katalunia eta Asturiasko emakumezkoen 14 eta 19 urtez azpiko talderik onenak bilduko ditu Faduran.

Getxoko Boleibol Txapelketa Fadura kiroldegia

Gotzon Bilbaoren oroimenez antolatzen den Getxoko Boleibol Txapelketaren zortzigarren edizioa bariku eta domeka bitartean jokatuko da Algortan. Aixerrota BKT klubak Euskadi, Katalunia eta Asturiasko emakumezkoen 14 eta 19 urtez azpiko talderik onenak bilduko ditu Faduran.

ArgiHizkiak lehiaketako erakusketa

Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo | Erakusketak

Urriaren 1ean Kultur Leioan inauguratu zuten ArgIHIzkiak literatura-lehiaketako laugarren edizioaren erakusketa ibiltaria; urriaren 18ra arte bertan egon ziren ikusgai erakustaldia osatzen duten 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 20 testu laburrak. Bada, azaroaren 16tik abenduaren 13ra, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egingo du geldialdia; eraikineko barruko hormetan ipiniko dituzte irudiak eta idatziak. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura, 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era bisitatu ahal izango da ArgIHIzkiak; zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Sarrera doan izango da.

ArgiHizkiak lehiaketako erakusketa Algortako kultur etxea (Villamonte)

Urriaren 1ean Kultur Leioan inauguratu zuten ArgIHIzkiak literatura-lehiaketako laugarren edizioaren erakusketa ibiltaria; urriaren 18ra arte bertan egon ziren ikusgai erakustaldia osatzen duten 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 20 testu laburrak. Bada, azaroaren 16tik abenduaren 13ra, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egingo du geldialdia; eraikineko barruko hormetan ipiniko dituzte irudiak eta idatziak. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura, 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era bisitatu ahal izango da ArgIHIzkiak; zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Sarrera doan izango da.

Euskararen Egunaren inguruko ekitaldiak Leioan

Leioa | Bestelakoak

Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatzen dabiltza Leioan. Bariku honetan, azaroak 27, abiatuko dira herritar talde batek zein Udalak antolatutako ekitaldiak: Oreka TX taldeak "Silex" izenburuko kontzertua eskainiko du Kultur Leioako entzungelan, 21:00etatik aurrera; sarrera 15 euroan dago. Bestalde, Konpromisoen Liburua aurkezteaz gainera, abenduaren 3an gure hizkuntzaren presentzia ziurtatu gura dute herrian; hori lortzeko, "Gaur egun on, bihar egun osoz" kanpaina abiatuko dute.

Euskararen Egunaren inguruko ekitaldiak Sopelan

Sopela

Abenduaren 3an izango da Euskararen Eguna, eta Sopelan, hainbat ekitaldi prestatu dute horren harira. Bariku honetan, azaroak 27, hasiera emango diete ekitaldiei; bertsojira egingo da herriko tabernetatik, Sustrai Colina eta Peio Arondo bertsolariakaz eta Oxabi erromeria taldeagaz batera. Pilotalekutik hasiko da, 20:00etan.

16:30

Euskara Astea Berangon

Berangoeta kultur etxea, Berango

"Euskaraz bizi nahi du" goiburuagaz, adin guztiei begirako astebeteko egitaraua prestatu du Udalak Euskararen Egunaren harira. Hilaren 30ean, astelehena, eguzki-lore tailerra egingo dute, 16:30etik 18:00etara. Ondoren, 18:00etatik 19:30era, Barreterapia-saioa egingo dute, haur-liburutegian. Hurrengo egunean, sukaldaritza-tailerra egingo dute 16:30etik 18:00etara. Ostean, dantza-saioa euskaraz egongo da haur-liburutegian, 18:00etatik 19:30era.

Euskara Astea Berangon Berangoeta kultur etxea

"Euskaraz bizi nahi du" goiburuagaz, adin guztiei begirako astebeteko egitaraua prestatu du Udalak Euskararen Egunaren harira. Hilaren 30ean, astelehena, eguzki-lore tailerra egingo dute, 16:30etik 18:00etara. Ondoren, 18:00etatik 19:30era, Barreterapia-saioa egingo dute, haur-liburutegian. Hurrengo egunean, sukaldaritza-tailerra egingo dute 16:30etik 18:00etara. Ostean, dantza-saioa euskaraz egongo da haur-liburutegian, 18:00etatik 19:30era.

21:00

Zaldi-probak

Iparralde kiroldegia, Urduliz | Kirol-ekitaldiak

Urdulizko Iparralde kiroldegiko probalekuak zaldi-proba bana hartuko du barikuan eta zapatuan, abenduaren 4an eta 5ean. Probak 21:00etan hasiko dira egun bietan.

Zaldi-probak Iparralde kiroldegia

Urdulizko Iparralde kiroldegiko probalekuak zaldi-proba bana hartuko du barikuan eta zapatuan, abenduaren 4an eta 5ean. Probak 21:00etan hasiko dira egun bietan.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»