Plaza Beltza kulturguneak antolatutako azoka: liburuak, fanzineak, aldizkariak, diskoak...
Ainara G. Goitiandia idazleagaz.
Musikeneko Arte Irakaskuntzak eta Musika Interpretazioa masterreko ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, barikuan, 19:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Kontzertua Musikeneren eta Andres Isasi Musika Eskolaren arteko lankidetzaren emaitza da. Sarrera gonbidapenaren bidez izango da, ikastetxean bertan jaso beharko dena. Sikter Brass haizezko boskotea eta Trio Camelot taldeak izango dira kontzertuaren protagonistak.
Xake Produkzioak konpainiaren emanaldia. Euskaraz. Sarrera: 5 euro.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.
Dantza eta teknologia berriak uztartzen dituzten Around the World eta Elektrical Flower lanak izango dira ikuskizun nagusiak. Nazioarteko Dantza Egunean bertoko dantza eskola eta akademiek bere lana erakutsiko dute eta, egitaraua borobiltzeko, Tonbola euskarazko kabareta eta Gorakada konpainiaren Pinocchio klasikoaren bertsioa antzeztuko dira. Ohi denez, lan guztiak Muxikebarri zentroan izango dira.