Ostirala, irailak 3

09:00

Erakusketa: Herri Partaidetza

Algortako (Getxo) denden erakusleihoak, Getxo | Erakusketak

GETXOPHOTOren herri partaidetzarako espazioa da hau. Nahi duenak aldez aurretik ezarritako gaiaren inguruko bere argazkia bidali ahal izan du eta horrela jaialdian parte hartu. Emaitza estilo eta genero nahasketa anitza eta aberasgarria da.

Erakusketa: Herri Partaidetza Algortako (Getxo) denden erakusleihoak

GETXOPHOTOren herri partaidetzarako espazioa da hau. Nahi duenak aldez aurretik ezarritako gaiaren inguruko bere argazkia bidali ahal izan du eta horrela jaialdian parte hartu. Emaitza estilo eta genero nahasketa anitza eta aberasgarria da.

09:30

Hitzaldia: Itxialdia vol.8 - Ezer ez da berdin

Punta Begoñako galeriak (Ereaga kaia), Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Ikusleen hitzordu gogokoenetariko bat bueltan da berriz ere: must go bat, dudarik gabe. Irudigintza garaikidearekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazio honetan, Penelope Umbrico –artista estatubatuarra–, Marta Ponsa –Pariseko Jeau de Pommeko komisarioa–, Duncan Forbes –Londresko V&A Museumeko argazkigintza zuzendaria–, Mirjam Kooimanen –Amsterdamgo FOAMeko komisarioa– edo Jon Uriarte –Londreseko The Photographer’s Galleryko komisario digitala– gisako pertsona ezagunek parte hartuko dute. Hitzaldiak eta hizketaldiak goiz osoan, giro atseginean eta ihesbiderik gabeko tokian, ez hizlari ez parte-hartzaileentzat. Programa 09:30 Aurkezpena eta ongi etorria10:00 Elkarrizketa: Penelope Umbrico eta Duncan Forbes (eng) 11:20 Elkarrizketa: Roc Herms eta Jon Uriarte (cast) 12:30 Atsedenaldia eta kafea 13:00 Elkarrizketa: Marta Ponsa eta Mirjam Kooiman (eng)

Hitzaldia: Itxialdia vol.8 - Ezer ez da berdin Punta Begoñako galeriak (Ereaga kaia)

Ikusleen hitzordu gogokoenetariko bat bueltan da berriz ere: must go bat, dudarik gabe. Irudigintza garaikidearekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazio honetan, Penelope Umbrico –artista estatubatuarra–, Marta Ponsa –Pariseko Jeau de Pommeko komisarioa–, Duncan Forbes –Londresko V&A Museumeko argazkigintza zuzendaria–, Mirjam Kooimanen –Amsterdamgo FOAMeko komisarioa– edo Jon Uriarte –Londreseko The Photographer’s Galleryko komisario digitala– gisako pertsona ezagunek parte hartuko dute. Hitzaldiak eta hizketaldiak goiz osoan, giro atseginean eta ihesbiderik gabeko tokian, ez hizlari ez parte-hartzaileentzat.

Programa

09:30 Aurkezpena eta ongi etorria
10:00 Elkarrizketa: Penelope Umbrico eta Duncan Forbes (eng)
11:20 Elkarrizketa: Roc Herms eta Jon Uriarte (cast)
12:30 Atsedenaldia eta kafea
13:00 Elkarrizketa: Marta Ponsa eta Mirjam Kooiman (eng)

19:30

Hitzorduak: "Opening"

Andres Isasi musika eskola, Getxo | Erakusketak

Jaialdiari hasiera emateko, topaketa bat egingo dugu Jon Uriarte komisarioarekin eta artistetako batzuekin, edizio honetan beren proposamen artistikoaren errepaso bisuala egiteko. Penelope Umbrico, Marina Caneve, Noemí (Now You See Me Moria), River Claure, Mikel Agirregabiria, Begoña Salazar, Andrea Muniáin eta Blanca Munt artistak hartuko dute parte. Eta ezustekoren bat ere izango da

Hitzorduak: "Opening" Andres Isasi musika eskola

Jaialdiari hasiera emateko, topaketa bat egingo dugu Jon Uriarte komisarioarekin eta artistetako batzuekin, edizio honetan beren proposamen artistikoaren errepaso bisuala egiteko. Penelope Umbrico, Marina Caneve, Noemí (Now You See Me Moria), River Claure, Mikel Agirregabiria, Begoña Salazar, Andrea Muniáin eta Blanca Munt artistak hartuko dute parte.
Eta ezustekoren bat ere izango da

19:30
14:00

Berangoko udako kultur programa

Berangoko puntu ezberdinetan, Berango | Jaiak

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Berangoko udako kultur programa Berangoko puntu ezberdinetan

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

09:00
21:00

Margolan erakusketa: Paloma Rojas

Erakusgela / Sala Eloisa Artaza Kalea, 3, Gorliz | Erakusketak

Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.

Margolan erakusketa: Paloma Rojas Erakusgela / Sala Eloisa Artaza Kalea, 3

Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.

Artearen ibilbidea II "Erakusketa ibiltaria"

Getxo | Erakusketak

Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko "La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea

Sopela, Getxo Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea Sopela

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

10:30
22:00

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala

Santa Eugeniako aparkalekua, Getxo

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala Santa Eugeniako aparkalekua

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Agenda herriak

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Azaroa
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»