Ostirala, otsailak 11



18:30

Generoaren ikuspegiko zinealdia: "¿Podrás perdonarme algún día?"

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Zinema eta bideo-emanaldiak

Sarrera librea aulkiak bete arte.

Generoaren ikuspegiko zinealdia: "¿Podrás perdonarme algún día?" Urdulizko kultur etxea

Sarrera librea aulkiak bete arte.


19:00

Bertsolaritza: XXI. Abra Sariak

Azebarri kulturgunea, Getxo | Bertsolaritza

Euskal Herriko sei bertsolari lehiatuko dira barikuan, hilaren 11n, egingo duten Abra Sariaren 21. edizioan. Algortako Azebarri elkartearen kultur txokoan otordu bizkorgarri baten ostean egingo dute, 19:00etatik aurrera. Maider Altuna, Josu Txoperena, Julene Iturbe, Ekain Alegre, Oihan Diaz eta Unai Anda izango dira lehiatuko diren bertsolariak.

Bertsolaritza: XXI. Abra Sariak Azebarri kulturgunea

Euskal Herriko sei bertsolari lehiatuko dira barikuan, hilaren 11n, egingo duten Abra Sariaren 21. edizioan. Algortako Azebarri elkartearen kultur txokoan otordu bizkorgarri baten ostean egingo dute, 19:00etatik aurrera. Maider Altuna, Josu Txoperena, Julene Iturbe, Ekain Alegre, Oihan Diaz eta Unai Anda izango dira lehiatuko diren bertsolariak.


20:00

Antzerkia: "Winona & Grace"

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

"Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume...". Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. "Zer izan nahi dugu?" galdera egitetik "Nor gara?" galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta "norbait" izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistak elkar aurkituko dira. Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana bilatzen dute, estetika indartsua eta narratiba berezi eta bereizgarria duen antzerkia sortzeko.

Antzerkia: "Winona & Grace" Kurtzio kultur etxea

"Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume...".

Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. "Zer izan nahi dugu?" galdera egitetik "Nor gara?" galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta "norbait" izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistak elkar aurkituko dira.

Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana bilatzen dute, estetika indartsua eta narratiba berezi eta bereizgarria duen antzerkia sortzeko.


20:30

Korrontzi: "Aita Mari" erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko kontzertua

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Korrontzi Aita Marin ontziratu da Mediterraneora bidean bere azken proiektuan. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzi gainean beraien trikitia tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila doazenei. Musikariak: Korrontzi, Oinkari Dantza Taldea, X. Berasaluze Leturia. Sarrera: 12 euro

Korrontzi: "Aita Mari" erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko kontzertua Kultur Leioa

Korrontzi Aita Marin ontziratu da Mediterraneora bidean bere azken proiektuan. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzi gainean beraien trikitia tonuan jarriz.

Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila doazenei.

Musikariak: Korrontzi, Oinkari Dantza Taldea, X. Berasaluze Leturia.

Sarrera: 12 euro


21:00

Getxo Kultura Big Rock Café

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Musika

Etzi, barikuan, Getxo Kultura Big Rock Café lehiaketako talde irabazleen kontzertua hartuko du Algortako Muxikebarri Antzokiak. Kultur Etxeak, Vinilo FM irratiagaz elkarlanean, abian jarritako ekimen horren bitartez bertoko musika taldeak bultzatu gura izan ditu. Hala, emanaldian, Sully Riot (Banda Onenaren saria), Ready Aim Fire (Kantu Onenaren saria), Deep Sea Monk (Emakume kiderekin Banda Onenaren saria) eta Zetalau (Banda Onenaren Saria euskarazko errepertorioagaz) taldeek parte hartuko dute. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude ohiko saltokietan.

Getxo Kultura Big Rock Café Muxikebarri Antzokia

Etzi, barikuan, Getxo Kultura Big Rock Café lehiaketako talde irabazleen kontzertua hartuko du Algortako Muxikebarri Antzokiak. Kultur Etxeak, Vinilo FM irratiagaz elkarlanean, abian jarritako ekimen horren bitartez bertoko musika taldeak bultzatu gura izan ditu. Hala, emanaldian, Sully Riot (Banda Onenaren saria), Ready Aim Fire (Kantu Onenaren saria), Deep Sea Monk (Emakume kiderekin Banda Onenaren saria) eta Zetalau (Banda Onenaren Saria euskarazko errepertorioagaz) taldeek parte hartuko dute. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude ohiko saltokietan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»