Izena emateko: boluenatura@gmail.com
Jatorri txinatarreko praktika, gorputzaren eta adimenaren ongizatea eta osasuna bilatzen duena.
Emozio jolasak egingo dituzte.
Jon Careaga (ahotsa)Eneko Cañibano (baxua)Isi Redondo (bateria)Mikel Azpiroz (pianoa eta hammonda)Alain Sancho (saxoa)Aitor Cañibano (gitarra).
Ane Martínez buru duen taldeak bere azken kantak eskainiko ditu, 21:00etatik aurrera; ondoren, 22:30ean, Francis Díez buru duen talde ospetsuak Maketoen iraultza azken diskoaren kantuak hurbilduko dizkio publikoari. Aurreko urteetan bezala, sarrera doakoa izango da.
Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.
Dantza Getxotar Astearen 28. edizioak herriko akademietako eta dantza eskoletako adin anitzeko 200 ikasle baino gehiago biltzen ditu. Lau egunetan zehar, ikasturtean zehar landu dituzten dantza garaikideko, klasikoko eta neoklasikoko koreografiak, flamenkoa eta estilo modernoak erakutsiko dizkigute Muxikebarrin. Ekainak 15 ANNE MARKOARTU (19:00) Ekainak 16 ESTUDIO DE BALLET CARMEN VERA (19:00) Ekainak 17 ESCUELA DE DANZA PORTÉ (19:00) Ekainak 18 DANTZARTE (12:00) / UTOPIAN-CONCHI SALINAS (19:30) Ekainak 19 ANA LARA DANTZA ESKOLA (12:00)/ ESTUDIO DANCO (16:30)/ ESCUELA FLAMENCA DE LAS ARENAS (19:30)
Aste-akabu honetan hasiko dituzte Leioako jaietako jarduerak Antzinako Egunagaz, eta hurrengo astera arte luzatuko dute egitaraua ederto pasatzeko aukera kontaezinakaz. Gainera, barikuan, Leioako Mendi taldeak V. Eskalada Topaketa egingo du, eta Mendibile jauregian Txakolina & Musika kontzertuak eta dastaketak egingo dituzte. Aurten, Udalak arreta berezia jarriko du herritarren segurtasuna bermatzeko eta, batez ere, sexu-erasoak eragozteko; horretarako, besteak beste, eragile morearen figura sortu dute.
Aurten, inoiz baino lehenago hasi dira Barrikan San Juan jaiak. Izan ere, ekainaren 11tik ospakizunen usaina protagonista da kostaldeko herri horretan; besteak beste, VI. Argazkilaritza Rally Digitala egin dute, baita benjamin eta alebin mailako tenis txapelketari hasiera eman ere. Dena dela, ekitaldi berezi horien ondoren, barikuan, ekainaren 17an, emango diote sanjoanei hasiera ofiziala, 19:00etan, txupinaren jaurtiketagaz.