Zergatik bi arnas? Ama-alabena. Iratxe Sorzabal eta Mari Nieves Diazena. Biak ala biak, arnasik gabe geratu dira, torturaren itolarria bizitzaren egunerokoan. Bi arnas ikusezin, dokumental honen bitartez argitan jarriak.
Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.
Sopelako San Pedro jaietarako egitarau oparoa prestatu dute aurten Udalak eta jai-batzordeak. Gainera, azken urteotako geldialdiaren ostean, festak indarrez beteta datozela baieztatu dute programa osatzen aritu direnek. Aurten, Gorka Granado Terrones arduratuko da pregoiaz; dantzari gazteak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuen iaz. Beragaz batera, Txokoholik taldeak jaurtiko du jaien hasiera iragartzeko txupina.
Osasun-krisiaren etaparik latzenaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, eta nazioarteko artistak itzuliko dira. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean, jaialdiak berriro zabalduko du Euskadiko jazz zirkuitua, Melissa Aldana saxofoi jotzailea, Cyrille Aimée abeslaria, Fred Hersch piano-jotzailea eta Ron Carter kontrabaxu jotzaile enblematikoa protagonista dituen egitarauaren eskutik. Ordainpeko kontzertuei Talde Lehiaketako banda gazteen emanaldiak, Hirugarren milurtekoa atala eta familientzako kontzertuak gehituko zaizkie.