Domekan, hilaren 5ean, Zuberoako Maskarada irudikatuko dute Berangon, auzoz auzo. Horretan, ohiko pertsonaiez eta dantzez gainera, joaldunak ere arituko dira kaleak esnatzen euren zintzarriei kolpeka. Hala, 10:15etik aurrera, Axgane, Lantzarte (11:30), Karabigane (12:30) eta Otxandategi Dantza Taldea enparantza (13:30) zeharkatuko dituzte.
6-14 urte bitateko umeei zuzenduta Basa-bizitzaren Munduko Eguna ospatzeko berrerabilitako materialekin puzzle irristagarria sortuko dute puzzleko protagonistak inguruko animalia espezie desberdinak izango dira beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta baieztapena jasotzea: 68883596
Jado, Goikolanda, Ignacio Aldekoa eta Altzaga Ikastolako zentroetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hainbat haritz, gereziondo, urki eta eta pinu landatu dituzte bihar Akarlandan. Halaber, aste-akabuan familien txanda izango da, herritar guztientzako deialdi irekia egingo baitute domekan Zuhaitz Egunaren ospatzeko.
12:00etan Muxikebarri Antzokian (Areetako aretoa). 67 minutuko iraupena. Sarrera: 2,50 euro. Adin guztietara zuzenduta.
Martxoaren 5ean, domekan, Euzkadiko Gudontzidi laguntzailea gogoan izango dute herritarrek. Oroilore Ikerketa Taldeak azaldu duenez, 1936an Eusko Jaurlaritzak sortutako ontzia izan zen hura, eta horretan Matxitxakoko itsas-batailan parte hartu zuten gudariak eta haien senideak omenduko dituzte, 13:00etatik aurrera.
Arratsaldeko 17:00etan, Andrés Isasi Musika Eskolan. Adin guztietara zuzenduta. 89 minutuko iraupena. Sarrerak 2,50 euroko kostua du.
"Lilith kodea" izeneko ihesaldi jokoa antolatu dute Berangoko Santa Ana kultur etxean martxoaren 4rako eta 5erako. Jolasaldiak ordubetekoak izango dira, eta sei pertsonako txandak egingo dituzte, 11:00etatik 20:00etara. Saioak doakoak izango dira, eta adin guztientzakoei bideratuta egongo da. Hala ere, 12 urtetik beherakoek adinez nagusiko pertsona batek lagunduta parte hartu behar izango du.
Martxoak 5, igandea 11:00 Kontzentrazioa eta idazkiaren irakurketa (Elortza plazan) 11:30 Kalejira eta triki-poteoa feminista 13:00 Baldosa berriaren inaugurazioa (Berdintasunerako bidea) Martxoak 8, asteazkena Manifestazioak martxoak 8 Bilbon Martxoak 10, ostirala 18:30 Zinema genero ikuspegiarekin: “En un muelle de Normandía” (Kultur Etxean)
Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak eta tokiko Udalak genero ikuspegia izango duen zinema-foruma antolatu du martxoaren 3rako, barikurako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurretik. Horretan, Cinco lobitos filma proiektatuko dute, 18:00etan. Martxoaren 8an, berriz, elkarteak elkarretaratzea egingo du Emakumeen Biribilgunean, 12:30ean, eta bertan manifestua irakurriko dute, udal-ordezkariakaz batera. Arrastian, 15:00etan, emakumeen omenezko VIII. bazkaria egingo dute.
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com