Hurrengo ekainaren 18an, eskualdeko itsaslabarrak milaka pertsonaz beteko dira Kosta Trail mendi-lasterketaren 17. edizioan. Urtero legez, kirol-proba honek kirola, elkartasuna eta jasangarritasuna bateratu gura ditu Uribe Kostan.
Getxoko Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 18an, domekan, Romo herri-ikastetxean eta Santa Eugenia plazan. Udalerriko 20 bat entitatek antolatu dute jardunaldia, aniztasuna normalizatu eta jatorri ezberdineko pertsona eta taldeen arteko harremana eta bizikidetza defendatzeko helburuaz. Saioa irekia izango da, baina parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa izango da, lotura honetan dagoen formularioa betez, ekainaren 4a baino lehen.
Getxoko Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 18an, domekan, Romo herri-ikastetxean. Udalerriko 20 bat entitatek antolatu dute jardunaldia, aniztasuna normalizatu eta jatorri ezberdineko pertsona eta taldeen arteko harremana eta bizikidetza defendatzeko helburuaz. Saioa irekia izango da, baina parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa izango da, lotura honetan dagoen formularioa betez.
Gorlizko Udalak udalerriko kaleak kirolez beteko ditu hurrengo domekan ospatuko duten Kirol Egunean, ekainaren 18an. Hala, egun horretan parte hartzeko epea daborduko zabalik dago ekainaren 9ra arte, eta izena emango duten lehenengo 200 pertsonek kamiseta bat lor dezakete. Era berean, Gau Martxan izena emango duten lehenengo 50 pertsonentzako frontalak ere oparituko dituzte.
Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 18rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Anbotoko gailur-lerrora joateko. Arrazolatik Larrano mendilepora abiatuko dira eta handik Larrano puntara ( 981m) igoko dira partaideak. Gero, animatzen direnakaz Kurutzeta gaillurrera (1214m) ere igotzeko asmoa dute.
Txiri-txiri Urduliz ekimenaren barnean, Urdulizetik Butroeko gaztelura oinez egiteko ibilbidea egingo dute ekainaren 18an, domekan, goizeko 10:00etatik 14:00etara. 50 plaza daude, eta ibilbidearen zailtasuna ertaina da; zehazki, 4 orduko iraupena izango duen irteera aurreikusten dute antolatzaileek. Izen-ematea zabalik dago ekainaren 13ra arte hemen.
Barrikako Udalak ohiko argazki-rallya antolatuko du beste urte batez. Argazkizaleentzako lehiaketa hori ekainaren 18an izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute, hilaren 12ra arte. Gehienez ere 50 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta norberak bere kamera erabili beharko du.
Sarrera doan. Udal Dantza Eskolaren emanaldia.
Leioan dena dago prest San Juan jaiak handikiro ospatzeko. Solstizioagaz udari ongietorria eman aurretik, ekainaren 16an abiatuko dute jaietako egitaraua eta 17an Antzina Egunagaz hasiko dituzte ospakizunak. Hemen duzue, besteak beste, ekainaren 26ra bitartean Leioako Udalak eta Txosna Batzordeak prestatu duten egitaraua.
"Jaietarako prest!" lelopean, jaietan ematen den indarkeria matxistaren aurkako prebentzio kanpaina abiatuko du Uribe Kostako Mankomunitateak. Zehazki, tailerrak eskainiko dituzte ekainaren 13, 15, 19, 20 eta 26an Sopelan, Plentzian eta Urdulizen, 18:00etatik 21:00etara. Helburua da hausnartzea jaietan ematen den indarkeria matxistaren ikuspegiaren eta tratamenduaren inguruan, baita jai aske eta seguru batzuk bermatzeko protokoloak sortzeko gakoak ematea ere. Mintegi guztiak doakoak dira. Izena emateko, interesatuek email bat bidali beharko dute helbide elektroniko hauetako batera: prebentzioa@uribekosta.eus edota berdintasuna@uribekosta.eus
XX. mendetik gaur egunera arteko azterlanak eta ikerketak ezagutarazteko asmoagaz, ekainerako bi ekintza antolatu dituzte Sopelako Eraztun Berdeak, Kiribilek eta Edestiaurre elkarteek: ekainaren 10ean, zapatuan, Iñaki Libanok hitzaldi bat emango du Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Bestalde, ekainaren 24an, zapatuan, bisita gidatu bat antolatu dute Zabaletxeko indusketara (Meñakotz) Atxabiribilko aparkalekutik hasita, goizeko 11:00etan.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Getxoko Begoñako Galerietan hainbat jarduera egingo dituzte aste-akabu honetan, Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldien barruan. Europako Kontseilutik abiatzen da ekitaldi hori, eta nazioarteko programazioa du, 46 herrialdetatik etorritako proiektuakaz ondua. Hala, besteak beste, historian murgiltzeko bisita arkeologikoak eta familientzako bisitak egingo dituzte barikutik domekara bitartean, besteak beste.
Egitaraua: Ekainak 16, 19:30ean, Kontzertua: Invertebrados. Ekainak 17, 19:30ean, Kontzertua: Motagane Jazz Experience. Ekainak 18, 13:00ean, Kontzertua: Frankie Lee and the Graves.