Arrain jasangarriak: 4 urtetik aurrera. Ibarreta plazan (euria egitekotan, frontoian) 17:00etik 19:00etara. San Juan: umeentzako tailerrak, txokolatea eta sua. AndraMariazpi. 18:30etik 22:00etara.
Biharko arratsaldetik hasita, programazio oparoa osatu du Gorlizko Udalak urteko gaurik magikoena ospatzeko: San Juan Gaua. Hala, tailerrakaz, kalejiragaz, txokolatagaz eta beste hainbat ekintzakaz batera gorliztarrek biharko egunaz gozatu ahalko dute.
San Juan gaua dela eta, beste urte batez, familientzako jaia izango da hurrengo barikuan, ekainak 23, Algortako San Nikolas plazan, ALBE, Bizarra Lepoan, Egizu, Haria eten barik, Itxartu dantza taldea, Abian Kultur Elkartea, Etorkinen Plataforma Federazioa, San Nikolas Zabalik eta Koroa Biluzik taldeek antolatuta, Getxoko Udalaren laguntzagaz.
Bihar, San Juan bezpera da, suaren inguruan bilduta udaldiari ongietorria emateko eguna. Erandion, Astrabuduko skate park inguruan egingo dute sua 22:00etan, baina aldez aurretik, 18:30ean hasita, hainbat jarduera egingo dituzte auzoan, hala nola umeentzako jolasak eta kalejira. Erandiogoikoan, aldiz, Jaien plazan elkartuko dira suaren inguruan txokolate beroa hartzeko 20:30ean.
Urtero legez, San Juan bezperan, sua isiotu eta akelarrean egongo balira bezala dantzan arituko dira Getxoko Itxas Argia taldeko kideek. Ohi bezala, egitaraua Malakate parkean osatuko dute, 19:00etatik aurrera. Orduan, sardina-jana egingo dute, eta ordubete beranduago, 20:00etan, txokolate-edana. Ondoren, 21:45ean, ikuskizuna egingo dute. Bitartean, 18:45etik aurrera, trikitilariak, txistulariak eta dultzaineroak egitarauaren berri emateko doinuak zabalduko dituzte auzoan zehar.
San Juan gaueko ospakizunerako egitarau oparoa antolatu dute Sopelan. Hala, ekainaren 23ko arratsalde-gauean ikuskizun familiarrez eta ibiltariez gozatu ahalko dute bertaratzen diren lagunek eta 22:30ean su handiaren pizteari hasiera emango diote.
Urtero legez, plentziarrak Legarrondon batuko dira barikuan, hilaren 23an, udako solstizioa ospatzeko. Plentziako jai batzordeak antolatuko duen festa 20:00etan hasiko da txokolatearen banaketagaz, eta, 22:00ak aldera, itsasadarretik sua ekarriko duen segizioa helduko da. Behin sutzarra piztuta, horren inguruan batuko dira herritarrak udari ongietorria emateko.
Urtero legez, udako solstizioa ospatuko dute urduliztarrek egun horretako magiaz hainbat ekintzen bidez gozatzeko asmoz hilaren 23an, barikuan. Besteak beste, txokolatada, kalejira eta umeentzako "infernuko lokomotora" bezalako jarduerak egingo dituzte. Bukatzeko, 23:15ean sua piztuko dute udako solstizioari amaiera emateko.
Leioan dena dago prest San Juan jaiak handikiro ospatzeko. Solstizioagaz udari ongietorria eman aurretik, ekainaren 16an abiatuko dute jaietako egitaraua eta 17an Antzina Egunagaz hasiko dituzte ospakizunak. Hemen duzue, besteak beste, ekainaren 26ra bitartean Leioako Udalak eta Txosna Batzordeak prestatu duten egitaraua.
Erandioko hainbat klubek eta elkartek erakustaldiak egingo dituzte eta herritarrek hainbat kirol-mota probatzeko aukera izango dute gaurtik domekara bitartean egingo duten Kirol Astean. Guztira 30 jarduera inguru egingo dituzte eta batzuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da.
"Jaietarako prest!" lelopean, jaietan ematen den indarkeria matxistaren aurkako prebentzio kanpaina abiatuko du Uribe Kostako Mankomunitateak. Zehazki, tailerrak eskainiko dituzte ekainaren 13, 15, 19, 20 eta 26an Sopelan, Plentzian eta Urdulizen, 18:00etatik 21:00etara. Helburua da hausnartzea jaietan ematen den indarkeria matxistaren ikuspegiaren eta tratamenduaren inguruan, baita jai aske eta seguru batzuk bermatzeko protokoloak sortzeko gakoak ematea ere. Mintegi guztiak doakoak dira. Izena emateko, interesatuek email bat bidali beharko dute helbide elektroniko hauetako batera: prebentzioa@uribekosta.eus edota berdintasuna@uribekosta.eus
XX. mendetik gaur egunera arteko azterlanak eta ikerketak ezagutarazteko asmoagaz, ekainerako bi ekintza antolatu dituzte Sopelako Eraztun Berdeak, Kiribilek eta Edestiaurre elkarteek: ekainaren 10ean, zapatuan, Iñaki Libanok hitzaldi bat emango du Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Bestalde, ekainaren 24an, zapatuan, bisita gidatu bat antolatu dute Zabaletxeko indusketara (Meñakotz) Atxabiribilko aparkalekutik hasita, goizeko 11:00etan.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Aurten, Leioako Mendi Taldeak urtero antolatzen duen eskalatzaileen topeketa San Juan festakaz batera egitea erabaki dute, parte-hartzaile gehiago erakarriko dituztelakoan. Era beran, aurreko edizioetan bezala, kamisetak eta hainbat sari banatuko dituzte eskalatzaileen artean.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.