Kontalariak: Maddalen Cuñado & Jon Etxebarria. Azebarri Kultur elkartean. Neguko solstizioko mitoak entzun, olentzero enborra apaindu, txokolatea... Familian 4-12 urtekoentzat. Doan.
Sarrera, 1 euro.
Barikuan, abenduak 22, Altzagako kaleak bertsoz beteko dituzte Berbotsek eta ALBEk antolatutako bertso-jiran. Loizagak eta Gaztelumendik, 19:30ean hasiko dute saioa Sagarrondo tabernatik, eta giroa are gehiago alaitzeko, Kulunkan musika-taldea ere izango dute ondoan.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondo zuzendariaren aginduen menpe jarri dira Patxo Telleriak berak idatzitako komedia politiko honetan, aktualitate handiko egungo istorio bat kontatzeko.
Dotoretasuna eta umorea ez dira bateraezinak. Eta The Binilo’s-ek hori erakusten du, show berezia eginez, umorea eta musika proportzio berean nahasiz, garaiko giropenaGAZ eta ikuskizun dibertigarri eta paregabea sortuz. 60ko hamarkadako irrati-programa baten parodia eginez, The Binilo’s-ek ibilbidea egiten du garai hartako musika eta errealitatean zehar, ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko abesti ezagunenak gogora ekarriz. Bere On Air showan, The Binilo’s taldeak ikuskizun oso berezia ematen du, eguberri-giroz blai eta luxuzko gonbidatuakaz. Horretarako, kontrabaxua eta bateria dituzte, eta abesbatza batek gospelean oinarritutako harmoniak gehitzen ditu. Hala, ohiko irrati-saioa Eguberrietako saio berezia bihurtzen da, garai horren bereizgarri den magiaz betea. Zuzendaritza: Alberto Carrera Ibáñez.Musikariak: Oier Garamendi, Irantzu Garamendi, banda eta koruak lagunduta.Iraupena: 45′.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.
Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.
Abian Kultur Elkarteak, herriko eragile hainbaten eta askotariko sortzaileen laguntzarekin, gabonetako azoka antolatu du. Bertan jarriko dute euren postua besteak beste Sarek, Haziak neska* gazteen taldeak, Barne Barnetik kolektiboak, Lumaltik Txiapasekin elkartasun taldeak, Abianek berak... Eragileez gain, askotariko sortzaileek hartuko dute plaza. Bertan topatu ahalko dira bitxiak, umeentzako arropa, diseinu bereziko kamisetak, poltsoak, fularrak, liburu eta ilustrazio lanak... Oraindik oparia erosi ez baduzu, hona aukera! Bertoko eragileak eta eskualdeko sortzaileak esku eskura.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira.
Sopelako Udalak eta Merkatarien Elkarteak sopeloztar eta bisitari guztiak gonbidatzen dituzte jarduera horietara biltzera, aktiboki parte hartzera eta Sopelako hiri-esperientzia aberasteko diseinatutako programa honetaz gozatzera. Hala, abenduaren 21ean, eguenean, gaztaina erreak egongo dira Udaletxeko plazan 17:30etik aurrera eta abenduaren 22an, barikuan, txokolatada Udaletxeko plazan 19:00etatik aurrera.
Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!