Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraíso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu. Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna. Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, Teatro Paraiso antzerkiaren proiektu artistikoaren metafora ere izan dena. Familiarentzako antzerkia abonamendua bakarrik 12:30eko saioan (euskaraz). Adina: 6 urtetik gora. 3 urtetik beherakoak ezin dira beren adinerako ez diren ikuskizunetara sartu. Iraupena: 55 minutu. Informazio gehiago Artistak: Xabier Flamarique, Xabier Artieda, Aritz Bengoa Konpainia: Teatro Paraíso Egilea: Rosa A. García
4 urtetik gorakoentzat. Sarrera, 1 euroan. Antzerkia euskaraz izango da.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.
Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.
Lemoizko negulekuak bi astetan zehar izango dira, bata abenduaren 26tik 29ra bitartean, eta bestea urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 08:30etik eta 14:30era.Guztira, 30 plaza eskainiko dira 2011ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Lemoizko udalerrian erroldatuta dauden haurrentzat.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira.
Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!