Larunbata, maiatzak 25

08:30

Peña Txuri Klubak bertoko surf txapelketa bat antolatu du maiatzaren 25erako, Sopelan

Arriatera hondartza, Sopela, Sopela | Kirol-ekitaldiak

Aste-akabu honetan bertoko kirolaz gozatuko dute Sopelan. Txuri Klubak tokian tokiko surf txapelketa antolatu du kirolzale amorratu guztientzako, sari banaketa eta guzti. Zapatu honetan egingo dute, maiatzaren 25ean eta 18 urte baino gehiago duten pertsonentzako dago zuzenduta. 08:30ean Arriatera hondartzan hasiko dira. Izen emateak: Peña Txuri Surf Eskolan egin daiteke, ptxsurfeskola@gmail.com helbidean edota 688 750 874 telefonoaren bidez.

Peña Txuri Klubak bertoko surf txapelketa bat antolatu du maiatzaren 25erako, Sopelan Arriatera hondartza, Sopela

Aste-akabu honetan bertoko kirolaz gozatuko dute Sopelan. Txuri Klubak tokian tokiko surf txapelketa antolatu du kirolzale amorratu guztientzako, sari banaketa eta guzti. Zapatu honetan egingo dute, maiatzaren 25ean eta 18 urte baino gehiago duten pertsonentzako dago zuzenduta. 08:30ean Arriatera hondartzan hasiko dira. Izen emateak: Peña Txuri Surf Eskolan egin daiteke, ptxsurfeskola@gmail.com helbidean edota 688 750 874 telefonoaren bidez.

10:00

II. UK Saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 25ean, Gorlizen

Gorlizko ikastetxea, Erandio Getxo Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Kirol-ekitaldiak

UK Saskibaloiak antolatuta, "mini neska eta mini mixto txapelketa" egingo dute zapatu honetan, maiatzaren 25ean, Gorlizko ikastetxean. Hala, Gorlizko Udalaren laguntzagaz, hamar saskibaloi taldek parte hartuko dute eskualdeko kirol hitzordu handian, 120 jokalari ingurugaz. Egun osoko egitaraua izango dute, izan ere, goizeko 10:00etatik 13:30era egongo dira hasieran, eta arrastian, 16:30etik 18:30era.

II. UK Saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 25ean, Gorlizen Gorlizko ikastetxea

UK Saskibaloiak antolatuta, "mini neska eta mini mixto txapelketa" egingo dute zapatu honetan, maiatzaren 25ean, Gorlizko ikastetxean. Hala, Gorlizko Udalaren laguntzagaz, hamar saskibaloi taldek parte hartuko dute eskualdeko kirol hitzordu handian, 120 jokalari ingurugaz. Egun osoko egitaraua izango dute, izan ere, goizeko 10:00etatik 13:30era egongo dira hasieran, eta arrastian, 16:30etik 18:30era.

11:00

"Kantatzen Duen Herria" musika-maratoia

Plentzia | Musika

Eskualdeko taldeak bultzatzeko asmoagaz, Plentziako Udalak Kantatzen Duen Herria musika-maratoia egingo du zapatuan, hilaren 25ean. Goizeko 11:00etatik goizaleko 01:00ak arte, askotariko estiloak joko dituzten 13 talde izango dira Plentziako kaleak musikaz betetzen.

11:30

Berangoko frontoiaren 25. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 25ean

Berangoko frontoia, Berango | Kirol-ekitaldiak

Berangoko frontoiak 25 urte beteko ditu, eta, horregatik, partidu batzuk antolatu dituzte data berezi hau ospatzeko. Hala, maiatzaren 25ean, zapatuan, hainbat pilotari batuko dira: Zutik taldeko gazteak, Oier Martin eta Inhar Garrita Oier Gutierrez eta Lier Vidalen aurka; Nesken binakako partidan, Lezamako Uriarte eta Andoaineko Mendizabal Donostiko Larrarte eta Lekeitioko Beitiaren kontra eta, bukatzeko, mutilen banakako partida, Urdulizko I. Bilbao eta Berangoko J.Barturen Logroñoko Gutierrez eta Ezcarayko Altuzarraren aurka.

Berangoko frontoiaren 25. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 25ean Berangoko frontoia

Berangoko frontoiak 25 urte beteko ditu, eta, horregatik, partidu batzuk antolatu dituzte data berezi hau ospatzeko. Hala, maiatzaren 25ean, zapatuan, hainbat pilotari batuko dira: Zutik taldeko gazteak, Oier Martin eta Inhar Garrita Oier Gutierrez eta Lier Vidalen aurka; Nesken binakako partidan, Lezamako Uriarte eta Andoaineko Mendizabal Donostiko Larrarte eta Lekeitioko Beitiaren kontra eta, bukatzeko, mutilen banakako partida, Urdulizko I. Bilbao eta Berangoko J.Barturen Logroñoko Gutierrez eta Ezcarayko Altuzarraren aurka.

19:00

Maiatzaren 25ean 'Furias' antzezlana aurkeztuko dute, Uribe Kostako Emakumeen Tailerra Eszenan ikastaroaren barnean

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

Esther Lobato irakaslearen zuzendaritzapean, historia berridatzi eta komediaren bidez greziar tragediako pertsonaia ezberdinak kontatzen dituzten emakumeri buruzko emanaldia da Furias. Hala, Kurtzio kultur etxean aurkeztuko dute maiatzaren 25ean, zapatuan, arrastiko 19:00etatik aurrera. Uribe Kostako Emakumeen Tailerra eszenan ikastaroaren amaierako lana da pieza. 

Maiatzaren 25ean 'Furias' antzezlana aurkeztuko dute, Uribe Kostako Emakumeen Tailerra Eszenan ikastaroaren barnean Kurtzio kultur etxea

Esther Lobato irakaslearen zuzendaritzapean, historia berridatzi eta komediaren bidez greziar tragediako pertsonaia ezberdinak kontatzen dituzten emakumeri buruzko emanaldia da Furias. Hala, Kurtzio kultur etxean aurkeztuko dute maiatzaren 25ean, zapatuan, arrastiko 19:00etatik aurrera. Uribe Kostako Emakumeen Tailerra eszenan ikastaroaren amaierako lana da pieza. 

19:00

Fernando Ansoleaga auzokide eta zuzendari zenari omenaldia egingo diote zapatuan Berangon

Berango Antzokia, Berango | Bestelakoak

Orain arte Berango Antzokia izenagaz ezaguna zen antzokiari Fernando Ansoleaga izena jarriko dio Udalak. Hala erabaki zuen iraileko osoko bilkuran eta, hori horrela, zapatuan, hilaren 25ean, iaz zendu zen auzokide eta antzerki-zuzendari zenari omenaldia egingo diote.

Fernando Ansoleaga auzokide eta zuzendari zenari omenaldia egingo diote zapatuan Berangon Berango Antzokia

Orain arte Berango Antzokia izenagaz ezaguna zen antzokiari Fernando Ansoleaga izena jarriko dio Udalak. Hala erabaki zuen iraileko osoko bilkuran eta, hori horrela, zapatuan, hilaren 25ean, iaz zendu zen auzokide eta antzerki-zuzendari zenari omenaldia egingo diote.

20:00

Antzerkia: "Altsasu"

Merkatu Zaharra, Erandio | Antzerkia

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten. COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak "terrorista" hitzaren gehiegizko erabileragatik

Antzerkia: "Altsasu" Merkatu Zaharra

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten.

COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak "terrorista" hitzaren gehiegizko erabileragatik

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

10:00
20:00

Aerografia erakusketa egingo dute Urdulizko kultur etxean

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.

Aerografia erakusketa egingo dute Urdulizko kultur etxean Urdulizko kultur etxea

Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.

18:30
18:30

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean

Udalerriko puntu ezberdinetan, Getxo | Irteerak eta txangoak

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean Udalerriko puntu ezberdinetan

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

17:00
17:00

Gutxi falta da Lemoizko Andraka auzoko jaiak hasteko!

Andraka auzoa, Lemoiz | Jaiak

Jai giroa nabari dezakete daborduko Andraka auzoko bizilagunek: zehazki, maiatzaren 18an, 24an eta 26an hainbat ekintza izango dituzte Trinidade jai tradizionalak direla eta. Adi egun berezi horietako programaziora!

Gutxi falta da Lemoizko Andraka auzoko jaiak hasteko! Andraka auzoa

Jai giroa nabari dezakete daborduko Andraka auzoko bizilagunek: zehazki, maiatzaren 18an, 24an eta 26an hainbat ekintza izango dituzte Trinidade jai tradizionalak direla eta. Adi egun berezi horietako programaziora!

08:00
21:00

Astrabuduko argazki-taldearen erakusketa

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Astrabuduko argazki-taldearen erakusketa Josu Murueta kultur etxea

12:00
12:00

24H Ultracycling nazioarteko proba egingo dute Lemoizen maiatzaren 24an

Urizar, Lemoiz | Kirol-ekitaldiak

Zapatu honetan, maiatzaren 25ean, nazioarteko erresistentzia proba berezia egingo dute Lemoizen, 24 orduko iraupena duena: 24H Ultracycling - Erresistentziaren Komunitatea. Guztira 24 itzuli emango zaizkio 21 kilometroko luzera eta 400 metrotik gorako desnibel metatua duen zirkuituari. Finisher izatea lortzen dutenek, hau da, proba osatzea lortzen dutenek, 500 kilometro baino gehiago egingo dituzte eta 11.000 metroko desnibel metatua gainditu behar izango dute.

24H Ultracycling nazioarteko proba egingo dute Lemoizen maiatzaren 24an Urizar

Zapatu honetan, maiatzaren 25ean, nazioarteko erresistentzia proba berezia egingo dute Lemoizen, 24 orduko iraupena duena: 24H Ultracycling - Erresistentziaren Komunitatea. Guztira 24 itzuli emango zaizkio 21 kilometroko luzera eta 400 metrotik gorako desnibel metatua duen zirkuituari. Finisher izatea lortzen dutenek, hau da, proba osatzea lortzen dutenek, 500 kilometro baino gehiago egingo dituzte eta 11.000 metroko desnibel metatua gainditu behar izango dute.

13:00
20:00

Erandioko Gorpuzti jaiak

Erandio

Erandiogoikoko jai nagusiak dira Gorpuzti jaiak, eta aurten maiatzaren azken egunetan eta ekaineko lehen aste-akabuan ospatuko dituzte, berritasun eta guzti.

Agenda herriak

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»