San Juan jaiek, ohi legez, Nekazari eta Artisa Azoka ere ekarriko dute Barrikako udalerrira, BBK Azokaren laguntzari esker. Hala, salmahaiak irekiko dira ekainaren 23an,domekan, goizeko 09:00etatik 14:00etara.
Lemoizko Udalak informazio saio bat antolatu du udalerriko lurraldeari eragiten dioten gaiei buruz hitz egiteko domeka honetarako, ekainaren 23an, 10:30ean, Armintzako kultur etxean. Topaketa hori Udalak martxoan hasi zuen parte-hartze eta hausnarketa prozesuaren barnean kokatzen da. Xede nagusia da herritarrakaz batera Lemoizerako gura duten "herri ereduan aurrera egitea".
Ohi legez, San Juan egunaren bezperan suak piztuko dituzte herriz herri udako solstizioari ondoetorria egiteko, hala nola Berangon. Hala, udalerri honetan, egitarau oparoa prestatu dute domekarako, hilaren 23rako. Ekitaldiak 16:00etan hasiko dira, eta denen gozamenerako aukerak egongo dira Lantzarteko zelaian.
Domeka arrastian, 18:00etatik aurrera, Getxoko hainbat elkartek hamaika ekintza egingo dute udako solstizio jaia ospatzeko. Urtero legez, bertsolariak, umeentzako ikuskizunak, txokolate-jana eta udalerrian bizi diren mundu osoko komunitateek beren herrialdertako postreak ere eskainiko dituzte. Sua piztu orduko, Itxartu Dantza Tadeko kideek konjurua ere egingo dute suaren inguruan, txarrak sutara botatzeko.
Domekan, San Juan bezperan, sutzarrak piztuko dituzte udaberriari agur esan eta udari ongietorria egiteko. Erandioko auzoetan ere ez dira faltako elkarteek antolatuko dituzten ekintzak; izan ere, daborduko prest dituzte gau magiko horretarako egitaraua.
Udako lehenengo jaien unea iritsi da Sopelara: San Juan Bezperako ospakizuna! Hala, magiak, suak eta udako giroak bat egingo dute ekainaren 23ko gauean. Txokolatadaz gain, kultura eta artearentzako tokia ere egin dute aurten Ulterior ikuskizun txundigarriagaz. Ez galdu suaren piztea!
Getxoko Walking Lions F.C. taldeak, Getxo Kirolak-egaz elkarlanean, Getxo International Walking Football Cup (Walking Lions Saria) antolatuko du bigarrenez. Lehiaketa ekainaren 22an eta 23an izango da, aste-akabuan, Faduran, 10:00etatik 14:00etara. Txapelketak Europako walking football klub onenetako batzuk bilduko ditu: Frantziako All Stars St Porchaire, Italiako WF Asti, Alacanteko Esquina Park Rangers, Sevillako WF Hispalis, Madrilgo Rayo Mahadaonda eta, nola ez, tokiko Walking Lions F.C.
Astebete eskas falta da uda ofizialki hasteko, eta, horregaz batera, udako jai gozagarriak ere! Hala, Zubiletako jaiek emango diete festen segidari Getxon ekainaren 21etik 23ra, San Juan Suaren ospakizun bereziagaz.
Ekainak 21, barikua 17:00 Kalejira: nire itsasoa, zurea ere bai! Goierri Bizirik elkarteak kalejira prestatzeko tailerrera gonbidatzen zaitu, egunean bertan, 17:00etatik aurrera, frontoian. 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia. 18:30 Dantza-plaza: Patxi eta Konpainia. 20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa. 21:00 Erromeria: Nonbait. Ekainak 22, zapatua 10:00-15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak, udaletxeko plazan, 11:30ean. 12:00-15:00 Haurrentzako puzgarriak. 12:30-13:30 Txotxongilo-tailerra. 13:30-14:30 Txalaparta-tailerra. 17:30 Sukalki Txapelketaren sari-banaketa. 18:30 Familia-antzerkia: Perli eta Koxkoloren Bidaia lilugarria. 20:00 Saiheski-jan herrikoia. 21:00 Kontzertua: Trikizio. Ekainak 23, domeka 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka. 12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak eta egurrezko jolas erraldoiak. 12:00 Igel-toka txapelketa. 12:00 Sopelako Kurene taldearen esku-pilota erakustaldia. 12:30 Euskal Dantza txiki. 13:00 Barrikako Emakumeen Hitza dantza-taldearen ikuskizuna. 14:00 Bits-jaia. 14:00 Bendeja sari-banaketa. 17:00 Mus Txapelketa. 18:00 Familia-ikuskizuna: Gora Bihotzak. 19:00 Eingo dantza-taldea. 21:30 Txokolate-edana. 21:30 Tai ji erakustaldia. 22:00 Suak Su ikuskizuna. Ekainak 24, astelehena 11:00 Meza nagusia. 12:00 Barrikako Aita Gotzon eta Sopelako Lagun Artean abesbatzen kontzertuak. 12:30 Agurra, Emakumeen Hitza dantza-taldearen eskutik. 14:00 Herri-bazkaria. Izena emateko epea, ekainaren 19ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik barikura, 17:00-20:00.
Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.
Ekainaren 20tik 24ra ospatuko dituzte Leioako sanjoanak aurten. Aurretik, 15ean, Antzinako Eguna izango dute, eta tartean hainbat ekintza izango dituzte leioaztarrek ederto pasatzeko. Musika eskaintza ere galdu ezinekoa izango da aurten ere, eta euskal kulturak, kuadrillek eta txikienek ere zeresan handia izango dute aurtengo egitarauan.
Bihar hasita, erandioztarrek barikutik domekara ospatuko dituzte Kukularra auzoko jaiak. Aurten ere, jai-batzordeko kideek hiru eguneko egitaraua prestatu dute, non musika, bazkaria, lehiaketak eta gastronomia txapelketak ez diren faltako.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Hiru motatako bisitak daude: GAUEKOAKIlunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen. DOMEKA HONDARTZATIK23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen. ZAPATU ERDIGUNETIK29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.
Hurrengo domekan, urduliztarrek San Juan Jaia ospatuko dute udari su magikoagaz ondo etorria emateko helburuagaz. Hala, herritarrek hitzordu berezia dute ekainaren 23an: 22:30ean, Akelarre Foc ikuskizun ibiltaria egingo dute; 23:00etan, txokolatada goxoa egongo da guztientzako (bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du) eta 23:15ean, sua piztuko dute.