Erandioko Track 1 Fest IV. edizioa azaroaren 8an eta 9an ospatuko da.
Udako jaiak pasata, udagoienekoei paso emateko ordua heldu da eta, horregaz batera, indarrez beteta datoz Algortako Hezetasuna auzoko jaiak. Azaroaren 8tik 10era bitartean, askotariko hamaika jarduera egingo dituzte, herritar guztien gozamenerako. Hona hemen tokiko jai-batzordeak data horietarako antolatutako egitarau osoa.
Jaialdiaren laugarren edizioak izen handiko taldeak eta tokiko talentuak bilduko ditu azaroaren 8an eta 9an. Guztira, 17 talde igoko dira Merkatu Zaharreko oholtza gainera, besteak beste, Txerri Ugerrak, Rise to Fall, Rat-Zinger edo Daisy Cutters.
Barrikako ludotekak genero berdintasunera bideratu gura ditu herriko txikientzako jarduerak azaroan, emakumeari, berdintasunari eta errespetuari buruzko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tailerren bidez. Jarduera guztiak barikuetan izango dira, 18:00etan, eta lehenengoa bihar izango da, udal-liburutegian.
Bueltan da Getxoko Zine Zikloen denboraldi berria. Joan den azaroaren 1ean abiatu zuten Zine Kluba, eta gaur, eguenean, hasiko dira Zinemabarriko proiekzioak. Ohikoa denez, lehenengo zikloa barikuetan izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolako auditorioan. Aurten ordutegi berria izango da, proiekzioak ohi baino ordu erdi lehenago izango direla, 20:30ean, hain zuzen ere.
Iparra Galdu Gabe Jardunaldien XI. edizioak askotariko jarduerak ekarriko ditu Getxora azaroan, hala nola Estitxu-ri, Maite Idirini eta Lurdes Iriondori omenaldia eta Errobiren 50. urteurrenaren kontzertu berezia.