Gastronomia, kulturartekotasuna, euskara eta sen komunitarioa sustatzeko asmoz, sukaldaritza tailerrak jarri dituzte martxan Abian Kultur Elkarteak eta Egizuk, elkarlanean. Bigarren saio honetan, filipinetako lagunek euren sorterriko errezetak sukaldatzen irakatsiko digute. Saioaren egokitasuna bermatzeko, plazak mugatuak dira. Izena eman nahi duenak telefonoz (653 71 73 84) edo instagram bidez (@abiankulturelkartea) egin dezake. Saioak 10 eurotako kostua izango du.
"Gurutze Beitiak eta Maribel Salaesk beren esperientzia pertsonaletik kontatzen dizkigute alderdi bitxi batzuen nondik norakoak, giza psikologia eta testuinguru soziala aztertuz umorearen eta kritikaren ikuspegitik". Las Dostoyevskik telebistan ondutako emakumeaz hitz egiten digute, eta gazteen tiraniaz 50 urtetik gorako emakumeentzat. Edo bai, izan ere, telebistako saioetan ondutako emakume honek bere bizitzako ibilbide bat egiten digu, mundu horri buruz duen ikuspegi berezia kontatuz. Bizirik al dago 50 urtetik aurrera? Bai, baina "Lorik ez egiteko istoriak. Emakumeak ikusezin bihurtzen garenean" deitu zitekeen.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Getxo Live jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute Muxikebarri Antzokian otsailaren 21etik 23ra bitartean, eta tokiko bederatzi talde eta artistaren emanaldiak eskainiko ditu.