Eskualdeko herri gehienetan bezala, Urdulizek martxoaren 1ean ospatuko ditu inauteri berezien jaia. Hala, ume, gazte eta helduentzako ekintza ugari osatu dituzte, programazio anitza eskainiz.
11:00 Kalejira, Malakatetik hasita. 13:00 Umeentzako zurezko jolasak, Malakaten. 17:30 Txokolate-jan girotua, Bentan.
Martxoaren 1ean, zapatuan, jolasez eta jostailuz beteko dira Itzubaltzeta/Romoko kaleak. Izan ere, inauteriak ospatuko dituzte egun horretan, eta haur, gazte eta helduentzako hamaika jardueraz gozatzeko aukera egongo da, goizetik gauera.
Inauteriak hurbiltzen ari dira eta Gorlizko Kudrillak taldeak iragarri du gorria izango dela aurtengo gaia. Hala, egitarau anitza osatu dute martxoaren 1erako: baflepoteoa, herri bazkaria eta askoz gehiago!
Martxoaren 1ean, inauteriak ospatuko dituzte Gorlizen, eta, egun horretan, lehiaketa ere egingo dute arrastiko 18:30ean. Hala, parte-hartzaileek 3 minutu izango dituzte beren sormena erakusteko, ez soilik euren mozorroagaz, baizik eta oholtza gainean egingo duten ikuskizun labur bategaz ere. Izen ematea egunean bertan egingo da, 16:30etik 17:30era.
Martxoaren 1ean eta 4an ospatuko dituzte Leioako inauteriak. Herria kolorez eta giro onez beteko dute egun horietan puzgarriakaz, umeentzako tailerrakaz, ikuskizunakaz, kalejirakaz eta mozorro festa bategaz, bestea beste.
Inauteriak ospatzeko festa antolatu dute Barrikako jai-batzordeak eta Udalak. Jaia martxoaren 1ean, zapatuan, izango da, Ander Deuna aretoan, 18:00etatik aurrera.
La Veronal beti da kalitate artistikoaren seinale, eta Marcos Morauk sinatutako pieza honek berretsi egiten du. Haur eta heldutasunaren adin tarte horretan kokatuta, ‘Firmamento’ nerabeei aukerak amaigabeak direla gogorarazi nahi die, baita jolasteko denbora dagoela oraindik ere. Ikuskizunak antzerkia, dantza eta zinema nahasten dituen labirinto narratiboa sortzen du. Publikoak irteteko modua aurkitu beharko du. Sarrera, 25 euro.
Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan. Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Aste-akabu honetan Sopelako inauterien festa handia ospatuko dute ume, gazte zein helduek. Hala, Sopelako Kuadrillak taldeak zapatuan, martxoaren 1ean, egingo du programazio zabala, eta, Udaletik, domekan dago aurreikusita programazioa, martxoaren 2an.
Barikuan, Dantzxori Gure Aratusteak Trabudu Dantzari Taldearen ikuskizunagaz hasiko dituzte inauterietako ospakizunak Erandion. Hitzordua 20:00etan izango da Astrabuduko Mendiguren plazan. Festak Altzagan eta Erandoigoikoan jarraituko du hurrengo egunetan egingo dituzten hainbat jarduerakaz, hala nola mozorro-lehiaketak, musika, kalejirak...
Lemoizko Udalak aurtengo inauteriak ospatzeko jarduera programa bat antolatu du, zapatutik astelehenera arte, martxoak 1etik hilaren 3ra arte. Armintzako frontoian ospatuko den diskofestagaz jaia hasiko da, arrastiko 18:30ean.
Otsailaren 26an eta 27an Mendi Film Festival 2024 jaialdiko film labur eta dokumental onenak proiektatuko dituzte. Jarraian, martxoaren 3an, 4an, 5ean eta 6an hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak egingo dituzte, hala nola 13. Climbing Girl Party edo Pou anaien berbaldia.