Izen-emateak eta informazio gehiago: https://triatlonsopelana.org/ Antolatzailea: Hirubi Sopelako Triatloi Taldea.
Gure Eskuk ekainaren 7rako deitutako mobilizazio handirako prestaketa lanak egiten ari dira hilabeteotan Euskal Herri osoan, baita gurean ere. Hori horrela, besteak beste, ikurrinari omenaldia egingo diote maiatzaren 31n, zapatuan, Algorta, San Nikolas plazan. Mugimenduko kideek iragarri dutenez, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute, "Euskal Herriak erabaki" leloa duen ikurrina udaletxe zaharrean, gaur egun liburutegia dena, eskegitz.
Zapatu hau, maiatzak 31, egun berezia da feministentzat: Danontzat Gaztetxean Uribe Kostako gazte feministen jardunaldia ospatuko dute! Hala, eskualdeko lagunek euren arteko harremanak sendatzeko parada izango dute, elkarregaz dibertitzeko aukera ere disfrutatzeaz gain. Jaialdi ez mistoa da eta bazkarirako izen ematea beharrezkoa da. Antolatzaileen artean Sorginen Alabak, Sugarri, Haziak eta Uribe Kostako Gazte Feministak taldeak daude.
EAEko emakumeen txapelketa Udaletxeko plazan.
Lamiakon dena daukate prest San Maximo jaiei hasiera emateko. Maiatzaren 30ean, barikuan, txupinaren jaurtitzeagaz batera hasiko dira ospakizunak, baita jaien hitzordu bereziena ere: Lamiako Maskarada. Festak domekara arte iraungo dute adin guztietako lamiakoztarrentzako jarduerakaz.
Araldi elkarteak antolatuta.
UK Foto elkarteak antolatuta.
Barrikan daborduko dena prest daukate Itsas Merkatuaren edizio berri bat ospatzeko. Hala, herriko kaleak jai-giroz jantziko dituzte aste-akabu honetan, maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean, domekan.
Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa joan den maiatzaren 3an abiatu zen, eta daborduko hiru saio egin dituzte. Hala ere, oraindino badago zertaz gozatu, uztailaren 26ra arte, zapaturo, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoak ekarriko baititu Areetako Xake plazako anfiteatrora.