Erakusketa honek kontserbagileen lanbidea nabarmentzen du, XVI. mendetik hona portuetako lonjetan arraina eraldatzen jardun duten emakumeak. Emakumeak, beren indar, kemen eta erabakitasunarekin, mendeetan zehar, jakin gabe, Bizkaiko garapen ekonomikoaren funtsezko pieza bihurtu ziren, nahiz eta beren lana, beste lanbide batzuetan bezala, emakumeek zeregin erabakigarria izan zuten, luzaroan ikusezin bihurtua.
Ziklo dokumentalaren helburua ikus-entzunezko formatu hori adierazpen artistikorako eta nortasuna eraikitzeko modu gisa sustatzea da, bertaratutakoen hausnarketa kritikoa bultzatuz eta dokumentaletan jorratutako gaiei buruzko proiekzioaren ondoren elkarrizketarako espazio bat sortuz. Gainera, zikloak ikusgarritasuna eman nahi die gure inguru hurbilean ekoitzitako lanei eta sortzen ari diren artistei.
Eider Morenoren Apurtu argazki-proiektuak Lemoizko zentral nuklearraren irekierak 70-80ko hamarkadetan sortu zuen gatazka sozialean sakontzea du helburu, indarkeria sozialeko ekintzak eta paisaian oraindik irauten duen azpiegitura bat eraikitzeak ekarri zuen indarkeria naturala kontrajarriz. Artxibo historiko-fotografikoa eta memoria erreferentzia nagusitzat hartuta, sortzaileak ibilbide bisuala proposatzen du, gaiak eskatzen dituen konplexutasunari eta sentsibilitateari aurre egiteko erronka duena. Horretarako, apurtutako irudia erabiltzen du, pixelatua, haustura eta proportzionaltasun eza erakusteko gai dena, indarkerien arteko konfrontazioa azpimarratzeko balio duena.
Azaroaren 11tik 16ra Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 19. ekitaldia izango da Getxon. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Aurten, azoka Romo Kultur Etxean izango da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean, hilak 16, goizez irekiko da soilik). Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloagaz elkarlanean. Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean.
La Basu rap abeslariak emakumeentzako rap tailerra eskainiko du azaroan, Algortako Abian Kultur Elkartean. Saioak azaroaren 8, 9, 29 eta 30ean izango dira, 11:00etatik 13:00etara, eta sormen kolektiborako gune bat izatea dute helburu. Parte-hartzaileek euren bizipenak, borrokak eta ametsak abiapuntu hartuta, ahotsa eta hitza adierazpide artistiko eta sozial bihurtzeko aukera izango dute.
Saioak bai Altzagan, bai Astrabuduan burutuko dira. Saioaren iraupena: ordu eta 15 minutu (gutxi gorabehera). Datak: Astrabudua: urriak 20, azaroak 17 (Gela Urdina) Altzaga: urriak 21, azaroak 18 (Liburutegian bertan) Parte-hartzaileen kopurua: Gutxienez 5 eta gehienez 20 izan beharko dira. Auzo batean taldea osatzeko arazoak baleg, beste auzoara joateko aukera legoke, pertsona gehiagok izena eman duen kokapena lehenetsiz. Izena ematea: Liburutegietan irailak 1–19 bitartean, edukiera bete arte eta inskripzioaren ordena errespetatuz. Izen ematea bi saioetarako da baliagarria. Baten bat bigarren saioan hasi nahi izanez gero inskripzio epean egin beharko luke. 2026an, tailerraren martxaren arabera, egitasmoarekin jarraituko genuke. Horretarako beharrezkoa litzateke 2025eko bihotzean dagoeneko aurten ere parte hartu dutenen berri jasotzea. Tailerraren monitorea taldeari egokituko zaio. Saioetara ez da material berezirik eramán behar izango.
"Gris gutxiago, kolore gehiago" lelopean, urriaren 27tik azaroaren 29ra bitartean, Mankomunitateko zazpi udalerrietan jarduera eta tailer ugari egingo dituzte, kontsumo arduratsua eta birziklapena sustatzeko.