Ondizko idi-proben kontra, bariku honetan, irailak 9, kontzentrazioa egingo dute Boulevarden; 19:00etan batuko dira.
Lutxana Arraun Elkarteak 2016-2017 denboraldi berria abiatuko du gaur arrastian, Plaiabarri bideko egoitzan. 19:00etatik aurrera, aurkezpena egingo dute. Era berean, udako saskiaren zozketa egingo dute. Gainera, udan metatutako garaipenak ospatu ahal izango dituzte.
Bihar, irailaren lehenengo barikuan, abiatuko dira Ondizko jaiak, Ondiz baselizaren ondoko larretan; Udalaren Kultur Arloak zuzenean kudeatzen dituen Leioako auzo jai bakarrak dira. Ondizko egitarauan, tradizio handiko ekimenak izango dira aurten ere.
Getxophotoko lantaldeak zabaldu duenez, aurten ospakizunetan dabil Getxo udalerria eta argazkilaritza lotu dituen festibala; besteak beste, bere 10. edizioan, irudi berria erakutsiko du. Balorazio laburra egin dute Getxophotoko kideek egindako ibilbideaz: "hamar urte argazkilaritza jorratzen" izan dira, "adierazpide, ezagutza eta gozamen estetikorako tresna bezala ulertuta". Hala, atzera begira hasi diren seinale-edo, aurten jaialdia "denboraren joanaz arituko da", "Denbora" erakustaldiaren bitartez. Urriaren 2ra arte udalerriko kale eta gune publikoak hartuko ditu.
Skate Astea egingo dute hilaren 3tik aurrera Getxoko Arrigunaga hondartzako La Kantera eta Areetako skate-pistetan. Asteari amaiera emanez, bihar zortzi jokatuko da La Kantera Pro Pool Contest txapelketa. Lehiaketa horrek "Getxo skatearen nazioarteko erreferente bilakatuko du beste behin", Getxo Skate Klubeko antolatzaileen arabera.
Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandio udalerrian, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Abuztuaren amaieran San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, udalerriko nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Gauzak horrela, iraileko bigarren aste-akabuan jaiak izango dira Enekurin, etzidamu, barikuan, hasita eta domekara arte.
Aste-akabu honetan abiatuko da aurtengo waterpolo-denboraldia, Askartzako igerilekuan. Hitzordua ez da ofiziala baina klubak antolatutako ohiko Gabon Kopak bere lekua irabazi du, mende laurdena beteta. Izan ere, gizonezkoen probaren 27. edizioa izango da eta emakumezkoena, 26.a. Hala, zapatuan eta domekan, irailak 10 eta 11, partida ikusgarriak gozatzeko aukera izango da.
Getxoko Udalak eta EHUk Begoñako galeriak ezagutarazteko bisita gidatuen ibilbide berria aurkeztu dute gaur goizean. Galeriak bihar, eguenean, irekiko dira berriro, eta urriaren amaiera arte egongo dira zabalik. Hala, EHUk 2015ean egindako ikerketa eta berreskuratze lanen ondoren, galerien eremu berria eta haiek balioan jartzeko prozesuan aurreikusitako ekintzak ezagutu daitezke.
Ondiz auzoko jaien akabuko egunakaz bat egingo dute Udondoko festek: barikuan, irailak 9, Gure Ohiturak dantza-taldearen emanaldiagaz eta txokolate-janaz hasiko dituzte ospakizunak. Gauean, ostera, Gaupasa taldeak alaituko du mozorro-gaua; gero, Kurloi Ezkertiarraren Esnea DJak jarraituko du musika eskaintzen.
Algortako Fadurako kiroldegian egingo da bihartik irailaren 16ra bitartean Getxoko Nazioarteko Xake Opena. Lehiaketa Getxoko Xake Taldeak antolatu du, eta bertan 80 jokalari baino gehiago bilduko dira. Antolatzaileen arabera, "kontuan izanik orain arte izena emandakoek duten maila, Bizkaian gaur arte egindako maila handieneko xake-lehiaketa" izango da.
Aste-akabu honetan izango da Sopelako Euskal Jaia. Egun bi bakarrik badira ere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte irailaren 10erako eta 11rako: nekazaritza- eta artisautza-azokak, besteak beste.
Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 5ean andramarien ospakizunak abiatuko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupina jaurtiko dute irailaren 7an, eguaztena, udaletxeko balkoitik, Sabin Merino bertoko Athleticeko jokalariak pregoia irakurri ostean; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.
Askatasun –ia– osoz mugitu gaitezkeen urte honetan, oporrak, ihesaldiak edo dena delakoak zelan, non eta nogaz igarotzen duzun konpartitzeko aukera duzu hemen, betiere urte biotan argazkilaritzari buruz ikasitakoari eraginda. Hala, udako abenturak islatzen dituen argazkia HIRUKAri bidaltzea gura dugu, irailaren 30a baino lehen, lehiaketaren atalera igoz edo foto@hiruka.eus helbidera bidalita.
Uribekostarrak non, Uribe Kosta han! Zelan, non, nogaz igarotzen duzu uda? Konta egiguzu argazkien bitartez! Zuretzat uda zer den adierazten duen argazkia HIRUKAri bidaltzea gura dugu: uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean, lehiaketaren atalera igoz.
Folkaren ostean itsas kantek hartuko dute Areetako karpa. Izan ere, irailaren 9tik 11ra bitartean Habanera eta Itsas Abestien jaialdiak emango dio amaiera Getxoko musika-jaialdien zikloari. Antolatzaileen esanetan, udalerrian harrera "onena" izaten duten musika-generoetako batzuk izango dira entzungai aste-akabu honetan, "herriaren itsas tradizioa dela-eta". Hala, hiru egunean, estilo oso ezberdinetako lau talderen kontzertuakaz gozatzeko aukera izango dute entzuleek.