Sopelako Irakurle Klubak gaur, abenduaren 12an, egingo du urteko azken saioa: Eider Rodriguez "Bihotz handiegia" liburuari buruz berba egingo du, Kurtzio kultur elkartean, 19:00etatik aurrera; Lutxo Egia idazleak gidatuko du berbaldia.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.