Leioako Berbaldun egitasmoak txangoa antolatu du Barrikako kostaldeko egitura geologikoak ezagutzeko. Zapatuan egingo dute, hilak 19, goizeko 10:00etan Udondoko aparkalekutik abiatuta.
Fredi Paia eta Oihana Bartra bertsolariek jardungo dute datorren maiatzaren 19an, zapatuan, San Nikolas ikastolako bertso-afarian. Saioa ikastetxearen jantoki nagusian izango da, 21:00etatik aurrera.
Itxas Argia Dantza Taldeak parte hartuko du Club Hípico La Galeak antolatutako "Cenicienta: Un cuento de hadas a caballo" izeneko ikuskizunean. Bertan, zaldi gainean egindako koreografiak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dira.
Aurtengo Umore Azokan, ehun emanaldi baino gehiago egingo dituzte Euskal Herriko zein beste herrialdeetako 40 kaleko artista taldek, Leioan. Antzerkia, dantza eta zirku garaikidea izango dira ardatz nagusiak.
Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.
Apirila amaitzear dagoela, datorren hilabeterako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, bihartik aurrera, martitzenetik, askotariko jarduerak egongo dira gozagai, familia denarentzat.
Aurten ere, zaldunak, merkatariak eta juglareak hurreratuko dira Berangora. Izan ere, barikutik hasita, Berango Erdi Aroko herrigune bilakatuko da. Hala, hilaren 18tik 20ra bitartean kalejirak, musika, tailerrak, falkoneria, umeentzako jolasak eta erakusketak egongo dira, besteak beste.