Distira propioa izateko, Bilboko Aste Nagusiaren itzalpetik aterako dira aurten Altzagako San Agustin jaiak. Euskal Herriko Elektrotxaranga Topaketa eta Euskaraldiaren simulakroa ere egingo dituzte, besteak beste.
Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.