Bizarra Lepoan Euskara elkartearen esku Kontaktua: 688.635.350 Doan
Sergio eta Erramun plazara iristen dira bertan ospatuko den legez-kanpoko botillioia ekiditeko. Baina iristean, amai ezina bihurtuko den aventura batekin egingo dute topo. Publikoa plaza hurbildu eta erdi erdian susmagarria den furgoneta bat aurkituko dute, Erramun eta Sergioren presentzia argituko du furgoneta horren inguruko guztiak.
Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.
Europako Itun Berdea izango da 2022ko Aste Berdearen ardatza. Getxoko Udalak antolatu du aurten ere, eta hainbat jarduera eta dibulgazio-ekimen eskainiko ditu maiatzaren 30etik ekainaren 5era.
Bihartik aurrera Txorierri izango da jaiak ospatuko dituen Leioako auzoa. Barikutik domekara bitartean herritar guztientzako ekitaldiak, musika eta giro ederra izango dira bertan.