Udalerriko auzoetan pertsona arrazializatuek eta immigranteek bizi dituzten dinamika arrazistak salatzeko asmoz, "Mundialito Antiarrazista" egingo dute domekan, hilaren 11n, Itzubaltzeta/Romon. San Nikolas Zabalik, Sortarazi eta Pertsonalde elkarteek antolatu dute ekimena.
Uribe Kostako Mankomunitateak erabaki du "errotik kentzea" eskualdean ohikoen den Panpa-belarra izeneko landare arrotza. Izan ere, landare hori sartuta dago Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan, eta ekimen honen bidez sustatu gura dute herriaren intereseko habitata zaintzea, itsasertzeko txilardiak kasurako. Jardunaldia herritar guztientzako izango da eta datorren ekainaren 11n, domekan, izango da, zehazki, Sopelako Ingestabaso kaleko 18. zenbakian, goizeko 09:30ean.
Hilaren 11n, Leioako Boulevarden kirola familian praktikatzeko aukera paregabea egongo da. Egun horretan, Leioako Udaleko Kirol Sailak Euskal Olinpiadak egingo ditu, modu entretenigarri eta dibertigarrian jolastu eta herri kirolak praktikatzeko aukera ederra izango da beraz.
Algortako Portu Zaharreko Auzokideen Elkarteak urteroko hitzordu garrantzitsua ospatuko du domeka honetarako: Gorpuzti Eguna. Hala, eguerdiko 12:00etatik aurrera, festa giroa nagusi izango da auzo horretan.
Domeka honetan eta hurrengo asteko zapatuan San Berbane baselizaren inguruan ospatuko dituzte jaiak Faoeta auzoko bizilagunek. Festen lehen eguna domekan izango da, hilaren 11n; bigarren eguna, aldiz, 17an egingo dute eta egun osoko egitaraua prestatu dute bietan ederto pasatzeko. Hemen duzue aurtengo San Bernabe jaietako egitaraua.
Goizeko 09:00etan, Ibarreta plazatik.
Ibarreta plazatik izango da irteera, goizeko 10:15ean. Izen-ematea: 946 774 348
XX. mendetik gaur egunera arteko azterlanak eta ikerketak ezagutarazteko asmoagaz, ekainerako bi ekintza antolatu dituzte Sopelako Eraztun Berdeak, Kiribilek eta Edestiaurre elkarteek: ekainaren 10ean, zapatuan, Iñaki Libanok hitzaldi bat emango du Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Bestalde, ekainaren 24an, zapatuan, bisita gidatu bat antolatu dute Zabaletxeko indusketara (Meñakotz) Atxabiribilko aparkalekutik hasita, goizeko 11:00etan.
Iratzar eta Bidean erromeriek eta Txerri Ugerrak eta Kilimak taldeen kontzertuek jarriko diote musika bihartik domekara bitartean ospatuko dituzten Gorpuzti festei. Hurrengo lau egunetan Erandiogoikoko herritarrek ederto pasatzeko hamaika aukera prestatu dituzte Jai Batzordeko kideek. Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Gorlizko ikastetxeko patioan. Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Ekainaren 9an eta 16an.
Algortak hartuko du aste-akabu honetan TxikiFesten lekukoa. Gaurtik, barikutik, domekara bitartean, haurrentzako eta familientzako programazioa izango da protagonista nagusia aire zabaleko jaialdi honetan. Ekitaldiak doakoak izango dira, eta hainbat diziplinatako arte eszenikoak ikusi ahal izango dira. Gainera, parte hartzeko aukera eskainiko duten jarduerak egongo dira, hala nola arte plastikoen, bertsolaritzaren eta ahozkotasunaren tailerrak, gymkhanak, jolasguneak eta irakurketarako animazio-guneak.