Igandea, abenduak 3

10:00

Leioako XXXIV. Nekazaritza Azoka

Leioa | Azokak

Euskararen Nazioarteko Eguna eta XXXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egingo dituzte aste-akabuan Leioan, euskal ohituretan eta kulturetan oinarritutako jarduerak izango dituen programazio zabalagaz. Besteak besten, kaleak herri kirolez, bertsolariz, dantzariz, musikaz eta euskal gastronomiaz beteko dute abenduaren 2an eta 3an.

12:00

Euskararen Eguna Barrikan

Elexalde ingurua, Barrika | Jaiak

Domeka honetako arrastirako programatuta zegoen Kantu Kolore ikuskizuna bertan behera gelditu da Barrikako Udalagaz zerikusirik ez duten arrazoiengatik, udal-iturriek jakinarazi dutenez. Ekitaldi hori Kulturaldia 2023 programaren barruan kokatuta zegoen eta, horren ordez, Tomaxen Abenturak ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan, udaletxeko plazan.

Euskararen Eguna Barrikan Elexalde ingurua

Domeka honetako arrastirako programatuta zegoen Kantu Kolore ikuskizuna bertan behera gelditu da Barrikako Udalagaz zerikusirik ez duten arrazoiengatik, udal-iturriek jakinarazi dutenez. Ekitaldi hori Kulturaldia 2023 programaren barruan kokatuta zegoen eta, horren ordez, Tomaxen Abenturak ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan, udaletxeko plazan.

12:00

Dibertsitate funtzionala edota desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko jardunaldia egingo dute abenduaren 3an

Romo Kultur Etxea, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Astebete barru, abenduaren 3an, Dibertsitate Funtzionalaren edota Desgaitasunaren Eguna dela-eta, Getxoko Udaleko Gazteria eta Zahartze Aktibo zerbitzuek jardunaldi berezi bat egingo dute Romo Kultur Etxean, 12:00etatik aurrera.

Dibertsitate funtzionala edota desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko jardunaldia egingo dute abenduaren 3an Romo Kultur Etxea

Astebete barru, abenduaren 3an, Dibertsitate Funtzionalaren edota Desgaitasunaren Eguna dela-eta, Getxoko Udaleko Gazteria eta Zahartze Aktibo zerbitzuek jardunaldi berezi bat egingo dute Romo Kultur Etxean, 12:00etatik aurrera.

12:00

Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatzen ari dira Barrikan

Elexalde ingurua, Barrika | Jaiak

Abenduaren 3an, domekan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Euskara ospatzeko eguna da, eta, horregatik, Barrikak zenbait jarduera antolatu ditu, hala nola dantza plaza bat eta indarrak berreskuratzeko hamaiketako bat.

Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatzen ari dira Barrikan Elexalde ingurua

Abenduaren 3an, domekan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Euskara ospatzeko eguna da, eta, horregatik, Barrikak zenbait jarduera antolatu ditu, hala nola dantza plaza bat eta indarrak berreskuratzeko hamaiketako bat.

13:00

XXXVIII. Ibilaldi Neurtua

Frontoia, Berango | Kirol-ekitaldiak

XXXVIII. Ibilaldi Neurtua Frontoia

18:00

Antzerkia: "Arrainak bihotzean"

Berango Antzokia, Berango | Umeentzako jarduerak

Sarrera, 1 euro.

Antzerkia: "Arrainak bihotzean" Berango Antzokia

Sarrera, 1 euro.

19:00

Bakarrizketa: "Tu-Tum Platz!"

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Antzerkia

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriagaz. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere Stand Up formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

Bakarrizketa: "Tu-Tum Platz!" Josu Murueta kultur etxea

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriagaz. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere Stand Up formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

16:00
19:00

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan

Leioa enpresen mintegia, Barrika Berango Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan Leioa enpresen mintegia

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

18:00
20:00

Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Leioan

Leioa | Bestelakoak

Abenduaren 3an Euskaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Leioan bost eguneko egitaraua izango dute zeregin horretarako, azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean. Egun horietan, musika, zinema, nekazaritza azoka eta umeentzako jarduerak antolatuko dituzte, besteak beste.

IgeriBizik 24 orduz euskaraz beteko du Fadurako igerilekua, abenduaren 2an eta 3an

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Swim Camp Getxo igeriketa elkarteak 24 orduz euskaltzalez beteko du Algortako Fadurako igerilekua euskararen alde. IgeriBizi egitasmo sozialaren pean, Euskararen Nazioarteko Egunari begirako ekimen hori antolatu du abenduaren 2-3rako, eta ekitaldian jasotako diru guztia EuskarAbentura elkarteari bideratuko diote, "egiten duten lan bikaina urte luzez egiten jarrai dezaten", antolatzaileen berbetan.

IgeriBizik 24 orduz euskaraz beteko du Fadurako igerilekua, abenduaren 2an eta 3an Fadura kiroldegia

Swim Camp Getxo igeriketa elkarteak 24 orduz euskaltzalez beteko du Algortako Fadurako igerilekua euskararen alde. IgeriBizi egitasmo sozialaren pean, Euskararen Nazioarteko Egunari begirako ekimen hori antolatu du abenduaren 2-3rako, eta ekitaldian jasotako diru guztia EuskarAbentura elkarteari bideratuko diote, "egiten duten lan bikaina urte luzez egiten jarrai dezaten", antolatzaileen berbetan.

Agenda herriak

Egutegia

Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»