Barikuan, hilaren 5ean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen desfileak Getxoko kaleak zeharkatuko ditu, 17:30etik aurrera. Karrozek zati biko desfilea egingo dute: lehenengoa, Andra Marin eta Algortan zehar; eta bigarrena, Itzubaltzeta/Romon eta Areetan.
Sopelako Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, gaur egin behar zuten Errege Magoen kabalgata eta osteko udaletxe plazako harrera bertan behera geratu dira, iragarritako eguraldi txarra dela eta. Horren ordez, ekialdetik datozen hiru maiestateek udaletxearen barruan egingo diete harrera umeei, 18:00etatik aurrera. Bertan, umeek gutunak eman ahal izango dizkiete.
Leioaztar txikienek 2023a agurtu dezaten hitzordua abenduaren 31n, 11:30ean, izango da Errekalde plazan. Gainera, urte berriagaz batera, ludoteka eta tailerrak ere egongo dira Kandelazubietan, urtarrilaren 3tik 5era, goizez zein arratsaldez. Halaber, Leioan dena dute prest urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoei harrera egiteko.
Barikuan, Errege Magoak ez dira Erandioz ahaztuko eta ilusioa banatzera joango dira Astrabuduara eta Altzagara; 18:00etan eta 18:30ean hasiko dituzte kalejirak, hurrenez hurren.
Bihar, urtarrilak 5, barikuagaz, Errege Magoen kabalgata egingo dute Berangon. Irteera 19:00etan izango da, Berangoeta kultur etxetik eta, frontoira bidean, kalerik kale arituko dira ume eta nagusi denen gozamenerako.
Txokolatea eta gozokiak banatuko dituzte.
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, abenduaren 11tik 15era.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.
Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.
Lemoizko negulekuak bi astetan zehar izango dira, bata abenduaren 26tik 29ra bitartean, eta bestea urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 08:30etik eta 14:30era.Guztira, 30 plaza eskainiko dira 2011ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Lemoizko udalerrian erroldatuta dauden haurrentzat.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.