Domekan, irailak 22, dozenaka lagunek garbiketa solidarioko jardunaldi batean parte hartuko dute Uribe Kostako kostaldean, itsaspeko eta kostaldeko hainbat jardueren bitartez, gure kostaldea inbaditzen duten hondakinei aurre egiteko.
Izen-emateak turismo bulegora deituz: 946 774 199. 11:00etan euskaraz eta 12:15etan gazteleraz.
Algortako kaleak eta plazak doinuz eta kolorez beteko dituzte Hitzaren Dantza ekimenaren 10. jaialdian. Egun horretan, euskara ardatz hartuta, bertsoak, euskal kantak eta dantzak izango dira protagonistak goizetik iluntzera egingo duten ospakizunean.
Irailaren 22an, domekan, ehunka bizikletek hartuko dituzte eskualdeko errepideak Erandio, Leioa eta Berango artean. Bizikletaren festa erraldoi horretan, umeak eta beraien familiak izango dira eguneko protagonista nagusiak. Daborduko izen-emateak zabalik daude eta egitaraua eta ibilbidea kontsultatu daitezke www.ubfesta.org webgunean.
Beste urte batez, eta hamargarren edizioa izango da honakoa, Algortako Bertsolari Eskolak, ALBEk, Hitzaren Dantza jaialdia antolatu du domeka honetarako, hilaren 22rako. Ohi legez, bertsolariak kalerik kale arituko dira kantatzen, 11:00etan hasita. Era berean, euskal kantak abesteko eta dantza egiteko parada egongo da ere. Egitaraua 20:30ean amaituko da.
Poesia errezitala Pomada Kolektiboarekin: "Maitaleen hiztegi batera zirriborroa"
Irailaren 20tik 22ra, Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko dute beste behin. Hala, daborduko ikusgai dago ekintzen programazio osoa, hemen. Hamaikagarren urte honetan, natura, musika eta surfa berriro ere elkartuko dute eta surf, kayak-surf eta waveski lehiaketak nabarmendu dituzte ekintza nagusi gisa, besteak beste. Horiek Barinatxe eta Arriatera hondartzetan egingo dituzte.
Uribe Kostako Mankomunitateak sustatutako eta Tantak elkarteak antolatutako Mikroplastikoei Uko ingurumen arloko sentsibilizazio eta hezkuntza kanpaina Lemoizen lurreratu da egunotan, bi jarduera nagusigaz: itsasoari, naturari eta kontserbazioari buruzko erakusketa ibiltaria eta ipuin kontalari baten bidez egingo den sentsibilizazio saioa. Kanpaina honen xedea da gizakiek naturan sortzen dituzten eraginei buruzko ezagutza eta kontzientzia handiagoa sortzea, ingurune naturaleko plastikoak eta itsasoetako mikroplastikoei arreta berezia eskainiz.
Automobil eta motozikletei buruzko argazki bitxiak. Astelehenetik zapatura, 11:00-13:00 eta 16:30-20:00. Antolatzailea: Plentzia Classic Elkartea
Ikasturte berriagaz batera, berriro ere hasiko dituzte ingurumenarekiko errespetua lantzen duten Inguru Minguru tailerrak. Zehazki, iraila eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan. Hala, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte, eta parte hartzaile kopurua irekia da. Lehenengo saioa irailaren 6an izango da, Berangoko Moreaga parkean.
Datorren astean ospatuko dute Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia eta, horren barruan, "Bizkaiko mito musikalak" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Romo Kultur Etxean, gaurtik, hilaren 6tik, irailaren 24ra. Bertan ezagutu ahal izango dira Bizkaian izan diren musikari garrantzitsuenetako batzuk, eta, horien artean, hainbat getxoztar topatuko ditugula iragarri dute antolatzaileek, Itxartuko lagunek.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.