Domekan, abenduaren 8an, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 35. edizioa egingo dute. Azokak nekazaritza- eta artisau-produktuen 90 postu eta 100 abelburutik gora izango ditu gozagai, Boulevarden eta Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan banatuta.
Domeka honetan, abenduak 8, 11:00etatik 14:00etara bitartean jolasean igaroko dute goiza Urdulizko Antsonekoa plazan. Hala, besteak beste, hurrengo mahai-jokoak egongo dira: Warhammer, Eraztunen jauna, Risk, Dragoiak eta mazmorrak... edozein joko eta adinetara bideratutako ekitaldia izango da. Halaber, Udalak herritarrak animatu gura ditu ekimenera batzeko eta jokoak ekartzeko.
3 urtetik gorakoentzat. Sarrera, 1 euro.
Urdulizko Martina Balparda umeak FIRES gaixotasun arraroa du, eta hori ikertzen laguntzeko, aste-akabu solidarioa antolatu dute abenduaren 6, 7 eta 8an Gorlizko Elizako plazan.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Kinttopeko eta zaldi proba txapelketa ofiziala egingo dute abenduaren 5, 6 eta 7an arrastiko 20:00etatik aurrera, Urdulizko frontoian, 2024ko Iparralde Sariaren barnean. Lehiakide guztiak behean zehaztuta daude.
Gabonak magia eta elkartasun artean ospatuko dituzte Gorlizen, baita Sortze Garbiaren jai-eguna ere, abenduaren 8an, Elizako plazan. Horren adierazle antolaturiko egitaraua. Abenduaren 6an Gabonetako argiak piztuko dituzte, arrastiko 20:00etan. Abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren jaia ospatuko dute azoka, txapelketa eta lasterketa bategaz, besteak beste.