Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.
Goidia jasan duten Paiportako (Valentzia) haurrei Gabonetako opariak eskaintzeko asmoz, abenduaren 18tik abenduaren 20ra arte jostailuak eta jolasak batzeko bilketa solidarioa antolatu dute Getxoko Eskubeltz Eskaut Taldeak, San Nikolas Zabalikek, Pertsonaldek, Egizuk eta Sortarazik, Getxoko Udalagaz elkarlanean. Hala, abenduaren 18, 19 eta 20an jostailuak biltzen arituko dira, arrastiko 19:00etatik 20:00etara, Algortako San Nikolaseko frontoian, Itzubaltzeta/Romoko San Jose parrokian eta Fadurako Igerilekuko eraikinean.
Gabonak ate-joka ditugu eta, horregaz batera, Ondarreta abesbatza ahotsak berotzen hasi da. Izan ere, ospakizun horiei begirako kontzertu bi emango ditu abenduaren 17an eta 18an, Areetako Santa Anako eta Algortako Kristo Erosle parrokietan, 20:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. Horietan, A. Vivaldiren Gloria lana estreinatuko dute, eta, jakinarazi dutenez, Santa Anako kontzertua zuzenekoa grabatuko dute.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |