Ingurumen eta kultura uztartzen dituen ekimen herrikoia martxan da berriro. Ekimena azaroaren 9an itzuliko da, Koldo Somokueto historialariaren eskutik herriko historia eta ingurumena hurbiletik ezagutzeko.
Plentziako Udalak herritarrak Ehun Bai Hitz euskararen aldeko ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu. Helburua 100 pertsona biltzea da, adin guztietakoak, euskararen aldeko ekintza zehatzak eta ibilbide-orria elkarregaz diseinatzeko.
Adiskidetasuna, natura eta abenturarako gogoa presente daude hiru neskaren istorio polit honetan. Neska horiek, nolabait, heroiak dira, eta beren herriak mehatxatzen dituen misterio bat argitu nahi dute. Hiru direnez eta heroiak direnez eta ipuinak kontatzen dituztenez, hiruinak deitzea gustatzen zaigu. Hiru lagunak urtero elkartzen dira berriro, haurtzarotik haientzat magikoa den espazio batean. Elkarri kontatzeko eta ipuinak, istorioak eta kondairak antzeztuz gozatzeko biltzen dira. Horretarako, eskura dituzten objektuak irudimenez erabiltzen dituzte, eta eszenan hainbat teknika ikusi ahal izango dira, hala nola txotxongiloak, itzalen antzerkia, marrazki bizidunak, narrazioa eta jolasak.
Zeren beldur gara? Beldurrak beldurra ematen digu? Zenbat beldur dago gure beldurrean? Galdera hauekin obsesionatuta daude Von Simon eta Von Soria irakasleak, zientzialariak. Bere laborategian emozio hori sortu dezaketen formulak estutu, bihurritu eta maneiatzen dituzte. Beldurraren benetako formula topatzeko gai izango dira? Sarrerak salgai Getxo Kulturako webgune ofizialean.
Erakusketa honek kontserbagileen lanbidea nabarmentzen du, XVI. mendetik hona portuetako lonjetan arraina eraldatzen jardun duten emakumeak. Emakumeak, beren indar, kemen eta erabakitasunarekin, mendeetan zehar, jakin gabe, Bizkaiko garapen ekonomikoaren funtsezko pieza bihurtu ziren, nahiz eta beren lana, beste lanbide batzuetan bezala, emakumeek zeregin erabakigarria izan zuten, luzaroan ikusezin bihurtua.
Ziklo dokumentalaren helburua ikus-entzunezko formatu hori adierazpen artistikorako eta nortasuna eraikitzeko modu gisa sustatzea da, bertaratutakoen hausnarketa kritikoa bultzatuz eta dokumentaletan jorratutako gaiei buruzko proiekzioaren ondoren elkarrizketarako espazio bat sortuz. Gainera, zikloak ikusgarritasuna eman nahi die gure inguru hurbilean ekoitzitako lanei eta sortzen ari diren artistei.
Ekimenak, ohi bezala, tokiko sei sortzaile bilduko ditu, Getxo Kulturako sare sozialetan zabalduko diren beste hainbat bideoren bidez beren lana eta sorkuntza-prozesuak jendeari erakusteko. Urriaren 29tik aurrera, sei artistak —Igor Núñez Villamandos, Elena Aitzkoa, Ibon Antuñano Totorika, Ane Pikaza, Abel Azcona eta Matxalen Bilbao—beren sormen-prozesuak eta interesak partekatuko dituzte @GetxoKultura sare sozialetako bideoen bidez. Bigarren fase batean, topaketa irekiak antolatuko dituzte; bertan, haien lanak eta sormen-espazioak erakutsiko dituzte, eta proiektuak zein arte garaikidearen inguruko elkarrizketak izango dira protagonista. Getxoarteko jarduera guztiak sarrera librekoak dira, lekua bete arte. ‘Artista bat auzoan’ topaketetan eta Getxoko arte publikoan zehar egiten diren bisitetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da getxoarte@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
Eider Morenoren Apurtu argazki-proiektuak Lemoizko zentral nuklearraren irekierak 70-80ko hamarkadetan sortu zuen gatazka sozialean sakontzea du helburu, indarkeria sozialeko ekintzak eta paisaian oraindik irauten duen azpiegitura bat eraikitzeak ekarri zuen indarkeria naturala kontrajarriz. Artxibo historiko-fotografikoa eta memoria erreferentzia nagusitzat hartuta, sortzaileak ibilbide bisuala proposatzen du, gaiak eskatzen dituen konplexutasunari eta sentsibilitateari aurre egiteko erronka duena. Horretarako, apurtutako irudia erabiltzen du, pixelatua, haustura eta proportzionaltasun eza erakusteko gai dena, indarkerien arteko konfrontazioa azpimarratzeko balio duena.
La Basu rap abeslariak emakumeentzako rap tailerra eskainiko du azaroan, Algortako Abian Kultur Elkartean. Saioak azaroaren 8, 9, 29 eta 30ean izango dira, 11:00etatik 13:00etara, eta sormen kolektiborako gune bat izatea dute helburu. Parte-hartzaileek euren bizipenak, borrokak eta ametsak abiapuntu hartuta, ahotsa eta hitza adierazpide artistiko eta sozial bihurtzeko aukera izango dute.
Saioak bai Altzagan, bai Astrabuduan burutuko dira. Saioaren iraupena: ordu eta 15 minutu (gutxi gorabehera). Datak: Astrabudua: urriak 20, azaroak 17 (Gela Urdina) Altzaga: urriak 21, azaroak 18 (Liburutegian bertan) Parte-hartzaileen kopurua: Gutxienez 5 eta gehienez 20 izan beharko dira. Auzo batean taldea osatzeko arazoak baleg, beste auzoara joateko aukera legoke, pertsona gehiagok izena eman duen kokapena lehenetsiz. Izena ematea: Liburutegietan irailak 1–19 bitartean, edukiera bete arte eta inskripzioaren ordena errespetatuz. Izen ematea bi saioetarako da baliagarria. Baten bat bigarren saioan hasi nahi izanez gero inskripzio epean egin beharko luke. 2026an, tailerraren martxaren arabera, egitasmoarekin jarraituko genuke. Horretarako beharrezkoa litzateke 2025eko bihotzean dagoeneko aurten ere parte hartu dutenen berri jasotzea. Tailerraren monitorea taldeari egokituko zaio. Saioetara ez da material berezirik eramán behar izango.
"Gris gutxiago, kolore gehiago" lelopean, urriaren 27tik azaroaren 29ra bitartean, Mankomunitateko zazpi udalerrietan jarduera eta tailer ugari egingo dituzte, kontsumo arduratsua eta birziklapena sustatzeko.
Azaroak 7, barikua 17.00 Jaien hasiera. Inicio de fiestas. 17.00 San nikolas ikastolako Triki eta Pandero ikasleen kalejira. Areneazpitik. 18.00 Umeentzako diskofesta DJ OIHAN VEGA. Areneko karpan. 18.15 Buruhandiak eta txistulariak. Iturgitxiko parketik (Agurraren eskutik) 19.00 Txapela jaurtiketa txapelketa. Campeonato de lanzamiento de txapela. Areneko parkean. 19.00 Karaoke. Gurea tabernan. 20.00-23.00 Alkohola eta beste droga batzuen inguruko informazioa eta alkohol mailaren neurketa zerbitzua. Servicio de información sobre alcohol y otras drogas y medición de alcoholemia. Areneko parkean. 20.30 Gaztetxoentzako DJ-a, OIHAN VEGA. Areneko karpan. 23.00 Kontzertua: BIDEAN ERROMERIA. Areneko karpan. 23.00-02.30 Punto morea. Areneko parkean. Azaroak 8, zapatua 10.00 Diana eta kalejira txistulariekin. Auzotik (Agurraren eskutik) 11.00 Igel toka eta tiragoma txapelketa. Campeonato de rana y tiragoma. Ikastolan. 11.00 Puzgarriak. Hinchables. Arene kalean. 11.00 Umeentzako maskara tailerra. Taller infantil de máscaras. Ikastolan. (Getxo antirrazista eta Karina Senatoreren eskutik) 11.00 Marrazki Lehiaketa. Concurso de dibujo (Ainhoa Ortells-en eskutik). Ikastolan. 12.00 TXOPOLIS fanfarria. Auzotik zehar. Por el barrio. 14.30 Herri bazkaria. Comida popular. Areneko karpan.(Tickets: Gurea eta Mabe tabernetan. Hasta el 2 de noviembre) 16.30 Bingo musikatua. Bingo musical. Areneko karpan. 17.00 XXXIII Aurreskularien txapelketa.Ikastolan (Agurraren jaialdia) 17.00 Umeentzako futbola. Fútbol para niñ@s(5-10 años) Partidak 3x3. Areneko parkean. 17.30 Sakatu elektrotxaranga. Auzotik zehar. Por el barrio. 18.00 “AMETS PIRATA”, txotxongiloen ikuskizuna. Espectáculo de marionetas. Bihar taldea. Ikastolako gimnasioan. 18.00 Zumba ROSIrekin. Areneko karpan. 19.00 Karaoke. Gurea tabernan. 19.30 Dantzaplaza. Ikastolan (Agurraren jaialdia) 19.30 Txorizada. Areneko karpan. 20.15 XXXIV Fandango eta arin arin Txapelketa. Ikastolan. (Agurraren jaialdia) 22.30 Kontzertuak: MAIRI eta PARABELLUM. Areneko karpan. 23.00-02.30 Puntu morea. Areneko parkean. Azaroak 9, domeka 10.00 Diana eta kalejira txistulariekin (Agurraren eskutik) 10.00 LV. Villamonteko Cross-a. (Getxo Atletismo) 10.00 - 12.00 XLVII. Lapikoko Txapelketarako izen ematea. Inscripción para el XLVII Concurso de lapikoko. Areneko txosnan. 10.30 Azoka. Mercado. Areneko karpan. 11.45 Dantzari taldeen bilkura. Kasune kalea. (Agurraren jaialdia) 12.00 Dantzari taldeen kalejira. Kasunetik ikastolara (Agurraren jaialdia) 12.30 Euskal dantzen agertaldia. Ikastolan (Agurraren jaialdia) 12.00 Triki-kantu poteo ITXARTU TALDEA. Auzotik zehar. Por el barrio. 13.30 a 14.30 Lapikoen aurkezpenak. Presentación de lapikos. Areneko karpan. 14.00 AGURRA DANTZA TALDEAREN jaialdiko oroigarrien banaketa. Ikastolan (Agurraren jaialdia). 17.30 XLVII Lapikoko txapelketako sari banaketa. Reparto de premios del XLVII concurso de lapikoko. Areneko karpan 17.30 Ume eta helduen karate erakustaldia. Exhibición de karate infantil y adultos. (Iruka karate eskolaren eskutik). Ikastolan. 18.00 Marrazki lehiaketako sari banaketa. Reparto de premios del concurso de dibujo (Ainhoa Ortells-en eskutik). Ikastolako gimnasioan. 18.00 Kontzertua: MARIATXI HUMBRETO LUIS. Areneko karpan. 18.00 Nagusientzako otartekoa. Lunch para mayores. Areneko karpan. 19.30 Txokolatada. Areneko karpan. 20.00 Txerritxuaren erreketa eta jaien amaiera*. Quema de cerdito y fin de fiestas*. Areneko karpan *Zarata handiko uneak