Bertsolariak: Imanol Uria, Inazio Vidal eta Arrate Illaro. Gai-jartzailea: Xabier Sainz de la Maza
Otsailaren 14an, maiteminduen egunean, Olatz Saitua abeslariak eta Itxaso Sainz de la Maza pianistak osatutako bikoteak errepertorio musikal bat aurkeztuko du, estilo eta konpositore askotako abestiak biltzen dituena, maitasuna gai nagusi dela.
"Plentziatik mundura" aldi-baterako erakusketa zabalik jarraitzen du eta aukera paregabea da plentziarren istorioak ezagutzeko: merkataritzak eta jakin-minak bultzatuta, plentzitarrak mundu ezagunetik haratago ausartu ziren, gure herria munduko txoko urrunekin lotuz. Eman izena Plentziako turismo bulegoan.
Gorliz prest dago 2026ko Inauteriak ospatzeko, eta otsailaren 13tik 15era bitartean herria musikaz, gastronomiaz eta jai-giroz beteko duen programazio zabala aurkeztu dute daborduko. Aurtengo edizioak arrosa kolorea izango du ardatz, iaz hasitako kolore-tematikari jarraipena emanez.
Lemoizen otsailaren 14an eta 15ean ospatuko dituzte inauteriak, musika, txokolatea eta mozorroak ardatz izango dituen aste-akabuko egitarauagaz. Udalak herritar guztiak animatu ditu jai-giroan parte hartzera eta mozorroak jantzita frontoia eta kultur gela kolorez betetzera.
Otsailaren 13, 14 eta 15ean ospatuko dira aurtengo Erandioko inauteriak, eta herria jai giroz beteko da. Egunotan zehar askotariko jarduerak prestatu dira: mozorroak, kale animazioa, ikuskizunak eta topagune dibertigarriak adin guztientzat. Begiratu egitaraua eta antolatu zure plana!
Otsaila heltzeagaz batera, inauterien giroak Barrika hartu du, eta daborduko prest dago barrikoztarrak hilaren 13an eta 15 elkartuko dituen programa. Aurten, azoka, umeentzako tailerrak eta ohiko torrada lehiaketa izango dituzte, besteak beste.
Sopelako kaleak inauteri-giroz beteko dituzte hilaren 13tik 17ra bitartean, Urgietxeta plazan. Umorezko ikuskizunak, azoka, maskarada, txaranga eta mozorro-lehiaketa izango dira egitarauaren ardatz nagusiak, publiko guztientzako proposamenakaz.
Badatoz Inauteriak, eta aurten ere Berango kolorez, musikaz eta mozorroz beteko da! Aurtengo gaia Prehistoria izango da, beraz atera mamutak, kobazuloak eta lehen gizakien irudimena kalera. Otsailaren 13 eta 14 bitartean, lagunekaz, familian edo koadrilan, giro onean ospatzeko egunak izango dira. Prestatu mozorroak eta animatu parte hartzera!