Ereagako igogailu publikoa otsailaren amaierara arte egongo da zerbitzutik kanpo

Laura Fontalba Colomo aza 20, 09:10 Getxo

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, instalazioko obrak direla eta, Ereagako igogailu publikoa zerbitzutik kanpo egongo da datorren astelehenetik, azaroaren 23tik, datorren urteko otsailaren amaierara arte.

Faxismoaren eta indarkeria matxistaren aurka mobilizatzeko deia egin dute Itzubaltzeta/Romon

Izaro Garcia aza 19, 13:09 Getxo

Indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde mobilizatzeko deia egin dute azaroaren 25erako, Itzubaltzeta/Romon. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Santa Eugenia plazatik, "Ez ginen atzera egiteko jaio. Frente al fascismo, feminismo" lelopean. Hala, faxismoaren eta diskurtso antifeministen gorakadari aurre egiteko beharra aldarrikatuko dute.

Ostirala 20 eguraldia Min: 10ºC
Max: 19ºC
Larunbata 21 eguraldia Min: 12ºC
Max: 19ºC
Igandea 22 eguraldia Min: 11ºC
Max: 17ºC

AEMET-ek emandako informazioa