UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Gorlizko "Kzgunea" itxi behar izan dute bertan egondako lapurretengatik

2004 uzt 15 Gorliz

Udaletxeko azken solairuan dagoen "Kzgunea" iztea erabaki du Gorlizko Udalak, "informatika gailuen hainbat lapurreta" gertatu direlako bertan, Patxo Igartua alkateak adierazitakoaren arabera. Euro Pr…
Zabalik dago Algortako San Inaziotako koadrila txapelketan izena emateko epea

2004 uzt 15 Getxo

Uztailaren 29tik abuztuaren 1era Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren Jaietako koadrilen txapelketan parte hartu nahi duten gazte taldeek hilaren 26ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Horret…
San Inaziotako lasterketa antolatuko du azkenean Punta Galeak

2004 uzt 15 Getxo

Orain hilabete bat, Punta Galea Txirrindulari taldeak urtean zehar antolatzen dituen lasterketa guztiak bertan behera utziko zituela iragarri zuen arren, San Inaziotako 59. txirrindularitza zirkuito …
Gutun irekia Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

2004 uzt 14 Getxo

Getxoko udaleko Gobernu Batzarrak jaietarako propio arau batzuk onartu ditu. Alde batetik, eta beti Getxoko udaleko webguneak 2004ko abuztuaren (sic) 7ko berrian erabilitako hitzetan, “jaietako …
Skalariak taldeak emango die hasiera Larrabasterrako jaiei

2004 uzt 14 Sopela

Bihar hasi eta igandera bitartean, Karmengo jaietan murgilduta ibiliko dira sopeloztarrak, Larrabasterran. Lau egunetan zehar jolasak, musika, lehiaketa gastronomikoak, kirol txapelketak eta abar ego…
Surf eta irristaketa ikastaroak euskaraz

2004 uzt 14 Getxo

Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf ikastaroak antolatu ditu irailerako eta irristaketa ikastaroak urrirako. Biak euskaraz eskainiko dira. Surfari dagokionez, 12 urtetik gorakoentzat izango dira et…
Sopelan oso ondo bizi direla uste dute auzotar gehienek

2004 uzt 14 Sopela

Ikerfel enpresak Sopelako Udalarentzat egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren astelehenean Komunikazio, Informazio eta Turismo batzordean. "Horren bidez, sopeloztarren iritzia ezagutuko dugu; g…
Boluntarioak lortzeko kanpaina abian jarri du FEGEVOLek

2004 uzt 14 Getxo

"Denok egiten dugu Getxo" lelopean, 2004ko udarako boluntarioak lortzeko kanpaina martxan jarri du Getxoko Boluntarioen Erakundeen Federazioak (FEGEVOL). Oraingo honetan, borondatezko lanaren garrant…
Bertsolaritza Getxoko eskola eta ikastoletan - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

2004 uzt 13 Getxo

Eskeini zidatenean bertsolaritza irakastea Getxon ez nuen birritan pentsatu eta baiezkoa eman nuen. Erronka handia izan da niretzat, baina uste dut merezi izan duela lanak.
Azken urtebeteko gestioa dela eta, "iruzur egitea" egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk

2004 uzt 13 Getxo

Igarotako agintaldiko urtebetean, Iñaki Zarraoa alkateak burututako udal kudeaketari "gutxiegi" kalifikazioa jarri dio Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak, bere hitzetan, honek izan duen "jarrera …
Eguneko zentroko lanak hasi arte, bertan egoten utz diezaietela eskatu dute Itzubaltzeta gaztetxekoek
Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

2004 uzt 13 Getxo

Adimen-urrituentzat eguneko zentroa egiten hasi bezain laster, Itzubaltzeta Gaztetzea dagoen Erromoko Santa Eugenia kaleko etxea utzi beharko dutela onartzen dute gazteek, "El Correo" egunkariak jaso…
Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak

2004 uzt 13 Getxo

Okupazioaren alde, Algortako San Nikolas plazan kanpaturik zeuden gazteak Ertzaintzak bota izana gaitzetsi du Bizkaiko Gazte Abertzaleak taldeak, Eusko Alkartasuna alderdiko gazte erakundeak alegia. …