Plentziako eta Gorlizko Danontzat gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, Plentziako Udaleko oposizioko alderdiek gune autogestionatuaren "legez kanpoko egoera" salatu dute osoko bilkuran eta hainbat hedabidetan. Hori dela eta, gazteek lokalaren gaur egungo egoera zein den publikoki azalduko dute barikuan, hilaren 11n, udaletxearen aurrean, 19:30ean.
Udako Zinema Kalean zikloaren barruan, Gorlizko Udalak "Pikadero" (2016) filmaren emanaldia eskainiko du bihar, hilaren 11n.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.
Astrabuduan, abuztuaren 9an emango diete hasiera San Lorentzo jaiei; ospakizunak abuztuaren 13ra arte iraungo dute.
Abuztuaren 11tik 16ra Urizarren Andra Mari jaiak ospatu ostean, atsedenalditxo bat hartu eta, hilaren 19an, beste parranda-egun bat ere edukiko dute lemoiztarrek.
Bariku honetan, etzidamu, umeen kuadrillek hasiera emango diete Algortako Portu Zaharreko jaiei, ohiko mozorro-jaitsieraz, 12:15ean. Arrastian, berriz, kuadrillen txanda izango da, 18:00etatik aurrera. Bigantxa Solte Dagok iazko kuadrilla-txapelketaren irabazleak eroango du aurten Txo panpina.