Kike Amonarriz izango dugu gurean euskararen alde egindako ibilbideaz eta egiteko dugunaz hausnartzeko. Aktibazioa, herrietan izandako esperientzia eta bizipenak… Horiek eta gehiago ekarriko dizkigu Getxora. Hitzordua, azaroaren 21ean izango da, 19:00etan, Getxoko elkartegian (Areeta). Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera goaz!
Azaroan bete-betean sartuta gaudela, hilabeteko egitarau berria prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira bertan. Saio denak doakoak izango dira.
GetxOnegin pintxo-lehiaketaren VIII. edizioa egingo dute azaroaren 18an, 19an, 25ean eta 26an. Denera, 55 establezimenduk osatuko dute ibilbide gastronomikoa.
ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren VI. lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 20tik abenduaren 1era, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Getxoko Itxas Argia mendi-taldeak Mendiaren Nazioarteko Astea antolatuko du, astelehenetik eguenera. Saioak 19:30etik aurrera izango dira, egunero, Fadurako areto nagusian.