Osteguna, maiatzak 31



Dispertsioaren hegiak: Adin nagusiko senideak

Kurtzio kultur etxea, Sopela

2016ko otsailean abian jarri genuen “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoa. Egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da. Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi genuen, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi genion eta hurbildu nahi diogu gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira. Joan zen urtarrilean bigarren hegi bat aurkeztu genuen; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak. Haien etxeetatik 600 eta 1.100 kilometro bitarteko espetxeetan daude euskal presoen %70a. Bestetik, presoen gurasoen %98ek, 60 urteko adina gainditu dute, gehienak 70 urte baino gehiago dituzte. Antzeko egoeran daude gainontzeko senideak, alegia, osaba-izebak eta aitona-amonak. 10-30 urteetan derrigorrezko bidai luze eta garestiak egin dituzte. Zahartzeak eta bidai luze horien eraginez jasandako higadurak mugatu egiten dute bidaiatzeko grina eta denei heltzen zaie, lehenago edo geroago, haien seme-alabak, ilobak zein lobak bisitatzeari uko egitea. “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” lelopeko hitzaldia gauzatuko dugu datorren maiatzaren 31n, Sopelako Kurtzio kultur etxean, 19:00etan. Bai senideen lekukotasunak zein osasungintzaren profesionalen hausnarketekin prestatutako bideo bana ikusteko aukera ere izango duzue. Gonbidatuta zaudete.

Dispertsioaren hegiak: Adin nagusiko senideak Kurtzio kultur etxea

2016ko otsailean abian jarri genuen “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoa. Egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da.

Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi genuen, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi genion eta hurbildu nahi diogu gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira.

Joan zen urtarrilean bigarren hegi bat aurkeztu genuen; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.

Haien etxeetatik 600 eta 1.100 kilometro bitarteko espetxeetan daude euskal presoen %70a. Bestetik, presoen gurasoen %98ek, 60 urteko adina gainditu dute, gehienak 70 urte baino gehiago dituzte. Antzeko egoeran daude gainontzeko senideak, alegia, osaba-izebak eta aitona-amonak. 10-30 urteetan derrigorrezko bidai luze eta garestiak egin dituzte.

Zahartzeak eta bidai luze horien eraginez jasandako higadurak mugatu egiten dute bidaiatzeko grina eta denei heltzen zaie, lehenago edo geroago, haien seme-alabak, ilobak zein lobak bisitatzeari uko egitea. “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” lelopeko hitzaldia gauzatuko dugu datorren maiatzaren 31n, Sopelako Kurtzio kultur etxean, 19:00etan.

Bai senideen lekukotasunak zein osasungintzaren profesionalen hausnarketekin prestatutako bideo bana ikusteko aukera ere izango duzue. Gonbidatuta zaudete.


12:00

Kerik gabeko ibilaldia

Osasun zentroa, Leioa | Irteerak eta txangoak

Kerik gabeko ibilaldia Osasun zentroa

18:30

Elkarrizketa Osasungarriak ekimenaren lehenengo saioa

Fadurako Ostalaritza zentroa, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Getxo Elika elikadura osasungarria sustatzeko programak antolatuta, Elkarrizketa Osasungarriak ekimenaren lehenengo ekitaldia egingo dute eguenean, hilaren 31n. Oraingoan, eskoletako jantokietan oinarrituta egongo da saioa.

Elkarrizketa Osasungarriak ekimenaren lehenengo saioa Fadurako Ostalaritza zentroa

Getxo Elika elikadura osasungarria sustatzeko programak antolatuta, Elkarrizketa Osasungarriak ekimenaren lehenengo ekitaldia egingo dute eguenean, hilaren 31n. Oraingoan, eskoletako jantokietan oinarrituta egongo da saioa.


18:30

Katu koloniak kontrolatzeko programa

Berangoeta kultur etxea, Berango | Berbaldiak eta mahainguruak

Udalerriko katuen koloniak kontrolatzeko programaren inguruko informazio-berbaldia emango du gaur Udalak Berangoeta kultur etxean, 18:30ean. Programa horregaz, katuak "kontrolik gabe elikatzea" eragotzi gura dute arduradunek.

Katu koloniak kontrolatzeko programa Berangoeta kultur etxea

Udalerriko katuen koloniak kontrolatzeko programaren inguruko informazio-berbaldia emango du gaur Udalak Berangoeta kultur etxean, 18:30ean. Programa horregaz, katuak "kontrolik gabe elikatzea" eragotzi gura dute arduradunek.


19:00

"Dispertsioaren hegiak" berbaldia

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

16 preso. Iheslari 2. Deportatu 1

"Dispertsioaren hegiak" berbaldia Kurtzio kultur etxea

16 preso. Iheslari 2. Deportatu 1



09:00
20:00

Sopelako udalekuetarako izen-ematea

Sopela, Sopela

Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.

Sopelako udalekuetarako izen-ematea Sopela

Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.



Azken Txanpa

Sopela

Azken Txanpa


Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak

Erandiogoikoa, Erandio | Jaiak

Eguenetik domekara arte jaietan murgilduta ibiliko dira Erandiogoikoko auzotarrak eta bisitariak, Gorpuzti jaia aitzakiatzat hartuta.

Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak Erandiogoikoa

Eguenetik domekara arte jaietan murgilduta ibiliko dira Erandiogoikoko auzotarrak eta bisitariak, Gorpuzti jaia aitzakiatzat hartuta.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»